Elixir Spring Bloom, emakumeentzako gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, Mercadonan

Mercadonak gorputzerako produktu-lerro bat atera du emakumeentzat, edizio mugatukoa, udaberri-lurrinekoa

2022ko apirilaren 05a
  • Bilduma kate osoan dago eskuragarri martxoaren erdialdeaz geroztik.
  • RNB (La Pobla de Vallbona, Valentzia) eta Laboratorios Maverick (Ulldecona, Tarragona) Totaler Hornitzaileek egiten dituzte produktu horiek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak gorputzerako edizio mugatuko produktu-lerro berri bat jarri du salgai emakumeentzat: Elixir Spring Bloom; produktu guztiek dute udaberri-lurrin bera.

Martxoaren erdialdetik salgai dago konpainiako Lurrindegian, uda arte. Bost produktuk osatzen dute bilduma, guztiak ere osagai naturalez eginak. Ontzi dotore eta praktikoetan datoz. Hauek osatzen dute lerroa: Eau de Parfuma, Gorputzeko Esfoliatzailea, Bainurako Gel Mizelarra, Gorputzeko Hidratatzaile Jogurt-testurakoa eta Body spray Desodorantea.

RNB Totaler Hornitzailea arduratzen da produktu horiek prestatzeaz Rafelbunyolen (Valentzia) dituen instalazioetan, salbu Body spray desodorantea, hura Laboratorios Maverick-ek ekoizten baitu, Ulldeconan (Tarragona).

Elixir Spring Bloom, emakumeentzako gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, MercadonanElixir Spring Bloom, emakumeentzako gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, Mercadonan.