Gizonentzako aurpegiko esfoliatzailea Mercadonako Lurrindegian

Mercadonak gizonentzako aurpegiko esfoliatzaile bat merkaturatu du, eta egunean 2.000 ale saltzen ditu

2020ko uztailaren 22a
  • Ikatz aktiboa eta arroka bolkanikoko mikroesferak dituen kosmetiko bat da, ezpurutasunak eta zelula hilak desagerrarazten dituena.
  • Uztailaren hasieratik dago eskuragarri kate osoan, eta Viokox Totaler Hornitzaileak fabrikatzen du Picassenten (Valentzia).

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, gizonentzako kosmetikoen kopurua handitu du, Deliplusen aurpegiko beste esfoliatzaile bat merkaturatuta. Uztailaren hasieratik dago salgai kate osoan, eta egunean 2.000 ale saltzen dira.

Viokox Totaler Hornitzaileak egiten du Mercadonaren gel garbitzaile esfoliatzaile hau, Deliplus markaren pean, Picassenteko (Valentzia) instalazioetan. Ikatz aktiboa eta arroka bolkanikoko mikroesferak dituen kosmetiko bat da, eta ezpurutasunak eta zelula hilak desagerrarazten ditu, poroak destoxikatzen eta desbuxatzen ditu, eta gehiegizko koipea gutxitzen du.

Mercadonak koberrikuntza-zentroetan behar hori hauteman eta gero garatu du produktua –koberrikuntza-zentroetan “Nagusi”ekin (bezeroak) saioak egiten dira elkarrekin berritzeko–, eta Lurrindegiaren atalean dago salgai, 100 ml-ko formatu praktiko batean.

Gizonentzako aurpegiko esfoliatzailea Mercadonako LurrindegianGizonentzako aurpegiko esfoliatzailea Mercadonako Lurrindegian.

Logo EAktibatu