- Konpainiak sendotu egin ditu produktu horren testura eta gazta-zaporea. Ontzi praktiko eta eroso batean saltzen da, eta zerbitzatzeko erabil daiteke gainera. Hain zuen, hobetu egin da ontzia ere, postre gozo hori luzeago kontserbatzeko.
- Postres Lácteos Romar Totaler Hornitzailek egiten du produktu hau Catadaun (Valentzia) dituen instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado markako Gazta Tartaren errezeta aldatu du, krematsuagoa izan dadin. Sendotu egin dira produktuaren testura eta gazta-zaporea. Ontzi praktiko eta eroso batean saltzen da, eta zerbitzatzeko erabil daiteke gainera. Hain zuen, hobetu egin da ontzia ere, produktua luzeago kontserbatzeko.
Postre hori konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 denda baino gehiagotan eskuratu daiteke, eta Postres Lácteos Romar Totaler Hornitzaileak egiten du, Catadauko (Valentzia) instalazioetan.
Kalitate sendoa, prezio garaiezinean
1993an, SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia jarri zuen martxan Mercadonak, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate sendoa eta prezio garaiezina zutenak zirela, beti ordena horretan, eta prezioa behin eta berriz aldatzen ibili gabe. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Mercadonaren Hacendado markako Gazta Tarta.