Esprai-motako eguzki-babesak formula berriarekin, itsasoko fauna babesteko

Mercadonak formula aldatu dio esprai-motako bere eguzki-babesari, ingurumenarentzat hobea izan dadin

2023ko apirilaren 25a
  • Konpainiak esprai-motako hiru eguzki-babes eskaintzen ditu kate osoan: haurrentzako eguzki-babes bat eta helduentzako beste bi, babes-faktore desberdinetakoak (handia eta oso handia).
  • Ingurumen-jasangarritasunarekiko duen konpromisoaren erakusgarri, konpainiak mikroplastikoak desagerrarazi ditu.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak esprai-motako bere eguzki-babesen formula aldatu du, ingurumenarentzat hobeak izan daitezen. Izan ere, mikroplastikoak kendu ditu, eta oktokrileno eguzki-iragazkia ordeztu du. Hala, produktuaren kalitatea aldatu gabe, ingurumena hobeto zaintzen da.

Eguzki-babes berriak hiru motatakoak dira, eta bakoitza publiko-mota bati zuzendua dago: haurrei (50+ faktorekoa) eta helduei (bi babes desberdin, 50+ eta 30 faktorekoak). Kanpainak irauten duen bitartean, martxotik urrira, aurkitu ahal izango dituzte bezeroek eguzki-babes horiek.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Esprai-motako eguzki-babesak formula berriarekin, itsasoko fauna babestekoEsprai-motako eguzki-babesak formula berriarekin, itsasoko fauna babesteko.