- Uda honetan, Kakahuetezko eta Kokozko Barrak aurkituko ditugu linealetan, Mini Boom-ekin batera. Horiek egiteko, kontuan hartu da “Nagusi”ek (bezeroak) nahiago dituztela formatu txikiagoko izozkiak, izozkiaren plazeraz gozatzeko postre eta askari gisa eta otorduen artean ere.
- Bi Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte produktuok: Helados Estiu (Riba-roja de Túria, Valentzia) eta Lacrem (Palau-solità i Plegamans, Bartzelona).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren formatu txikiko izozki-barietate berriak jarri ditu uda honetan salgai, kontuan hartuta “Nagusi”ek (bezeroak) izozkiaren plazeraz gozatzen jarraitu nahi dutela, baina formatu txikiagoan. Izozki berri hauek ezin tamaina egokiagoa dute postre, askari edo otordu artean jateko.
Kakahuetezko eta Kokozko Barrez ari gara. Lehenak kakahuete-izozkiz beteak daude, eta karamelu-saltsa eta kakahuete-zatitxoak dituzte gainean. Bigarrenak, berriz, koko-izozkiz eta koko birrinduz beteta daude. Biek dute esnedun txokolatezko estaldura bat. Horiez gain, Mini Boom-a dugu, hur-kremaz estalitako izozki biribila, testura krematsukoa eta barkillo-zatitxo kurruskariduna.
Kakahuetezko eta Kokozko Barra berriak Lacrem-ek egiten ditu Palau-solità i Plegamans-en (Bartzelona), eta Mini Boom-a, Helados Estiu-k Riba-roja de Túrian (Valentzia).
Hacendadoren formatu txikiko izozki-barietate berriak.