Etxerako toallatxo garbigarrien gama Mercadonaren linealean

Mercadonak etxerako 28.000 toallatxo garbigarri saltzen ditu egunean, eta gama zabaldu du

2020ko uztailaren 03a
  • Erabilera anitzeko toallatxoak sartu ditu enpresak bere produktu-sortan. Sakon garbitzen dute edozein gainazal, urik erabili beharrik gabe.
  • Ubesol Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu etxerako toallatxo garbigarrien gama osatzen duten zazpi erreferentziak.

 

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, handitu egin du etxeko garbiketarako toallatxo espezializatuen aukera, eta produktu-gama horretako 28.000 ale saltzen ditu egunean.

Etxea garbitzeko Mercadonaren toallatxoen artean sei erreferentzia daude, etxeko zer eremu eta elementutan erabiltzekoak diren kontuan hartuta: sukaldea, komunak, kristalak eta ispiluak, altzariak, larrua eta lurzorua. Aukera horri Mercadonaren erabilera anitzeko toallatxoak gehitu zaizkio. Horiek edozein gainazal garbitzen dute, urik erabili beharrik gabe, eta katearen supermerkatu guztietan (1.600 supermerkatu baino gehiagotan) jarriko dituzte salgai uztailean. 

Enpresak Espainiako zenbait tokitan dituen koberrikuntza-zentroetan hainbat bezerok egindako ekarpenen ondorioz sortu da berrikuntza hau, edozein materialekin egindako gainazal oro garbitzeko moduko toallatxoak eskatzen baitituzten.

Etxerako toallatxo garbigarrien aukera osatzen duten erreferentzia guztiak Bosque Verde markakoak dira, eta Ubesol SL Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Atzeneta d’Albaidan (Valentzia).

Etxerako toallatxo garbigarrien gama Mercadonaren linealeanEtxerako toallatxo garbigarrien gama Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu