Imagen de una bolsa de Muesli sin azúcares añadidos.

Mercadonak eta Siro taldeak zereal osasuntsuagoak garatzen dituzte bezeroekin elkarlanean

2016ko azaroaren 02a
  • Bi enpresen arteko elkarlana azukre erantsirik gabeko produktu berriak merkaturatzea ekarri du, Muesli kurruskaria kasu, merkatuan bakarra dena.
  • Zereak berriak katearen supermerkatu guztietan daude eskuragarri.

Bezeroen eskaerei erantzunez, bere saltokietan zereal osasungarriagoak sartzea erabaki du Mercadonak; kalitate goreneko lehengaiekin eginak, baina azukre erantsirik gabeak. Merkatuan zereal berri bat plazaratzea izan da horren emaitza, Mercadonaren Azukre erantsirik gabeko muesli kurruskaria, hain zuzen, Grupo Sirok ekoiztua, olo-maluta, olo-zahi, arroz txigortu eta garia osagai harturik.

Produktuak berak dakarren elikadura-onuraz eta organismoari egiten dion zuntz ekarpenaz gain, bezeroen beharrizanak asebetetzen laguntzen du zereal berriak, gosari osasuntsuagoekin disfrutatu nahi baitute zenbait kontsumitzailek, baina zaporearen plazerari uko egin gabe. Erreferentzia berri hauek Mercadonaren zenbait dendatan daude eskuragarri, lurralde nazional osoan barrena.

Mercadona eta Siro Taldeak zereal osasuntsuen alde egin duten apustuak beste adierazle batzuk izan ditu berriki, Gari-Zahidun Zerealak eta Gari Osoko Maluta Frutadunak kasu, biak ala biak oso aberatsak zuntzan, eta 7 bitamina zein burdinaren jabe. Zereal berri hau, gosaria disfrutatzeko ezin aproposagoa (esnea, jogurta edo gazta freskoarekin batera, adibidez), 500 gramoko poltsatan merkaturatzen da.

Bere “Nagusiei” (bezeroei) balio eta erantzunak eman nahian hobekuntza eta berritasunak txertatzeko, beroriekin zein bere hornitzaileekin kolaborazio estuan dihardu Mercadonak. Elkarlanean egindako Koberrikuntzak bezeroek produktuak nola erabiltzen dituzten ikasi, beren iruzkinak jaso, eta beraiekin batera berrikuntzak sartzea bilatzen du. Mercadonak dituen 12 Koberrikuntza Zentroetan 5.500 saio egin dira “Nagusiekin” elkarlanean berrikuntzak egiteko. Saio hauen emaitza, onarpen handia izan duten 100 berrikuntza baino gehiago txertatu dira konpainiak eskaintzen duen produktu-aukeran.

Horien artean dago Azukre erantsirik gabeko muesli kurruskaria. Muesliek kontsumoan izan duten arrakasta ikusirik, laster agertu zen azukre kantitatea jaitsi eta produktu hauek nutrizionalki hobetzeko beharra. “Nagusiekin” (bezeroekin) zenbait ikerketa egin, eta azukre erantsirik gabeko produktu bat garatzea erabaki genuen. Erronka bezala hartu dugu, azukrea garrantzitsua baita oso, bai zaporearentzat, bai kolorearentzat, eta bai produktuaren karraskarentzat. Proiektu hau aurrera eraman duen Siro Taldeko I+G+B atala 6 hilabetez aritu da elikadura konpainiaren ikerketa zentroan buru belarri lanean, osagaiak aukeratu, errezeta berriak bilatu, eta bere ekoizpen-zentroetan produktua gauzatzeko.

“Produktu hau Siro, Mercadona, eta gure Nagusien (bezeroen) arteko lankidetza estuari zor zaio, azken hauek eskatu zigutelarik muesli kurruskari erreferentzia berri bat, fruitu sikuak edota fruta deshidratatuak baztertuz, granola hutsez osaturik egoteaz gain, azukre erantsirik gabe egina. Emaitza, harrera bikaina izaten ari den produktu osasuntsuago eta zaporetsu hau da”, adierazi du Alfonso Parreñok, Gosari eta Askarien Preskripzioen Dibisioko Koordinatzaileak.

Siro Taldeari buruz

Siro Taldea elikagaien arloko enpresa-taldea da, espainiar kapitalekoa %100ean, eraginkortasuna eta berrikuntzaren ildoak jorratuz bikaintasuna duena helburu, konpromiso sozial jasangarriaren ikuspuntutik, betiere.  

Siro Taldeak 1998tik du merkataritza-harreman egonkorra Mercadonarekin, eta horri esker 300 milioi eurotik gorako inbertsioei eutsi ahal izan die azken urteotan, hazten jarraitu eta egitasmo berriei ekinez, kontsumitzaileei ahalik eta kalitate handiena eta prezio baxueneko produktuak eskaintzeko.  

Taldea gaileta, jateko ore, moldeko ogi, opil, eta zerealen negozioetan dago presente Espainian. 2015ean 602 milioi euro fakturatu zituen eta 20 lanleku ditu, non 4.000 langiletik gora aritzen diren.