- Produktu hau koberrikuntza-laborategian sortu dute Francisco Aragón hornitzailearekin eta bezeroarekin, bezeroak segurtasun osoz garbitzeko soluzio praktiko eta arin bat eskatu ondoren.
- Ia edozein gainazal sakonki garbitzen du, ondoren urez pasatu beharrik gabe.
- Francisco Aragón Totaler Hornitzailea aerosoletan espezialista da, eta berritasun honen egilea; bere burua berrasmatu du, eta bere ezagutza guztia behar berri honetara egokitu du.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak esprai-erako alkohol lurrindun berritzaile bat garatu du, eta 50.000 ale baino gehiago saltzen ditu egunean.
Mercadonaren % 70eko alkohol lurrinduna “Nagusiaren” (bezeroaren) eta Francisco Aragón hornitzailearen koberrikuntzatik sortu da. Hala, 20 saio baino gehiago egin ziren 30 bezerorekin, haien beharretara egokitzen zen produktu bat garatzeko: sakonki garbitzeko eta gaur egungo egoera zailari aurre egiteko soluzio praktiko eta arin bat.
Mercadonaren esprai-erako alkohol lurrindun hau kate osoan dago salgai maiatzaren hasieratik, eta bereizgarri du ia edozein gainazal garbitzen duela ondoren urez pasatu beharrik gabe usain atsegin bat utzita.
Francisco Sánchez Francisco Aragóneko Harreman Instituzionalen zuzendariak adierazi duenez, “produktu hau Mercadonaren bezero ugarik egindako ekarpenetatik sortu da; zuzenean haiekin garatu dugu. Erabileraren arrakastari, garbitzeko ahalmen handiari eta erabiltzeko erraztasunari zor die izaten ari den salmenta arrakastatsua. Mercadonaren koberrikuntza-zentroan garatu ahal izateak aukera eman digu produktua berritzeko “Nagusian” oinarrituta eta “Nagusiarekin” batera. Baterako berrikuntza horretan oinarrituta, produktu bikaina lortu dugu.”
Halaber, Francisco Aragón Totaler Hornitzailearen egokitze-gaitasuna nabarmendu behar da, zeinak bere burua berrasmatu baitu gaur egungo egoera berezian, aerosoletan duen esperientzia behar berri honetara egokitu eta esprai-erako alkohol lurrinduna lortuta. Produktua Murtziako Eskualdean fabrikatzen du, Molina del Seguran.
Bideoa gaztelaniaz
Esprai-erako %70eko alkohol lurrinduna, Mercadonaren linealean.