Mercadonaren sandia soroan

Mercadonak Espainiako 97.000 tona sandia erostea aurreikusten du 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 3 gehiago.

2020ko maiatzaren 18a
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko konpainiak egiten duen ahaleginean, Andaluziako, Valentziako Erkidegoko, Murtziako Eskualdeko eta Gaztela-Mantxako soroetako sandia hautatu du 2020ko kanpainarako (martxoan hasi eta urrian amaitzen da, gutxi gorabehera).
  • Konpainiak Espainiako 94.000 tona sandia erosi zituen 2019ko kanpainan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du, eta, ahalegin horretan, Espainiako 97.000 tona sandia erostea aurreikusi du 2020ko kanpainarako (martxotik urrira, gutxi gorabehera).

Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen dendak (1.600 baino gehiago) sandiaz hornitzeko, Andaluzian, Valentziako Erkidegoan, Murtziako Eskualdean eta Gaztela-Mantxan soroak dituzten 19 hornitzailerekin lan egiten du.

Era berean, konpainiak bere produktu guztietan eta egunero kalitatea, kalitatea, kalitatea eta, bereziki, kalitatea etengabe eskaintzeko erronkari erantzunez, erdibituta saltzen du Mercadonaren sandia

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Mercadonaren sandia soroanMercadonaren sandia soroan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta