Mercadonako fruta eta barazkien ataleko baratxuri lehorra

Mercadonak Espainiako 6.500 tona baratxuri lehor baino gehiago erosi ditu aurten saltzeko

2020ko apirilaren 21a
  • Baratxuri moreak dira, eta 400 gramoko eta 250 gramoko saretan merkaturatzen dira.
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak erabiltzeko egiten duen ahaleginean, Espainiako baratxuri lehorra saltzen du urte osoan bere dendetan (1.600 baino gehiago).
  • Konpainiak gutxi gorabehera 6.000 tona baratxuri lehor saldu zituen 2019an.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlinekoen konpainiak, produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du, eta, ahalegin horretan, Espainiako 6.500 tona baratxuri lehor erosi ditu aurtengo kanpainarako. Baratxuri moreak dira. Fruta eta barazkien atalean eskuratu daitezke, eta 400 gramoko eta 250 gramoko saretan merkaturatzen dira.

Konpainiak 6.000 tona inguru baratxuri lehor saldu zituen 2019an, eta produktu hori denda guztietan eskaintzeko, beti egiten du lan Espainiako hornitzaileekin. Hauek dira hornitzaileak: J.A. Corell SL (Minaya, Albacete); Producciones Agrícolas Cordobesas SL (Cabra, Kordoba); Cebollas Tara SL (Requena, Valentzia); SDAD Coop. del Campo San Isidro El Santo eta Actividades de Producción y Comercialización La Veguilla (Las Pedroñeras, Cuenca).

Jatorri nazionaleko produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Baratxuri lehorra salgai Mercadonako fruta eta barazkien ataleanBaratxuri lehorra salgai Mercadonako fruta eta barazkien atalean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta