- Halako produktuak —zehazki, esprai-motako Intsektu-uxagarria eta roll-on motako Ziztada-lasaigarria— gehiago saltzen dira orain, bezeroa sarriago ateratzen delako paseatzera ilunabarrean, aurreko urteetan baino.
- Esprai-motako Intsektu-uxagarria Korott enpresak egiten du Alcoin (Alacant), eta roll-on motako Ziztada-lasaigarria SPB enpresak Chesten (Valentzia).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 90 gehiago saltzen ditu eltxoen kontrako produktuak, beste urteekin alderatuta, kontsumitzailearen ohiturak aldatu direlako; azkenaldian, gehiago atzeratzen da paseatzera ilunabarrean.
Batetik, Mercadonaren esprai-motako Intsektu-uxagarria dugu, Korott enpresak Alcoin egina (Alacant). Mercadonaren Espainiako denda guztietan dago salgai. Eltxo arrunten eta eltxo tigrearen uxagarri gogorra delako nabarmentzen da. 2019ko martxoan, haren eraginkortasuna hobetzea lortu zen, eta 4 orduko babesa izatetik 6 ordukoa izatera pasatu zen. Gainera, ontziari bidaia-formatua eman zitzaion, eta 125 ml-koa izatetik 100 ml-koa izatera pasatu zen.
Bestetik, Mercadonaren roll-on motako Ziztada-lasaigarria dugu, SPBk Chesten egina (Valentzia). Kate osoan dago salgai. Intsektuen —batez ere, eltxoen—, marmoken eta landare erresumingarrien ziztadak eta erredurak lasaitzeko balio du. Produktu honek bi ezaugarri ditu; batetik, mentola du, freskotasun-sentsazioa ematen duen produktua, eta, bestetik, haren osagaiek babes-geruza bat sortzen dute azal narritatuaren gainean, eta, horri esker, leuntasun-sentsazioa uzten dute.
Roll-on motako Ziztada-lasaigarria, Mercadonaren linealean.
Esprai-motako Intsektu-uxagarria, Mercadonaren linealean.