- Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak antolatzen duen Elikagaien Bilketa Handiarekin kolaboratzen du Mercadonak aurten berriz ere.
- Konpainiak bilketa-guneak ezarri, eta bere baliabide humano eta logistikoak bankuen esku jarriko ditu abenduaren 1ean eta 2an.
- 2017an, konpainiak 8.000 tona elikagai eman dizkie dohaintzan orain arte Elikagaien Bankuei, jantoki sozialei eta beste hainbat entitateri.
Mercadonak aurten ere parte hartu behar du Elikagaien Bankuentzako Bilketa Handian; horretarako, bilketa-guneak jarriko ditu bere supermerkatuetako askotan. Supermerkatu-kateak, gainera, bere pertsonala eta sare logistikoa baliatuko ditu bildutakoak Elikagaien Bankuei helarazteko, azken hauek Espainia guztian barrena dituzten onuradunen artean bana ditzaten.
Mercadonaren aldetik, hurrengo ostiralean eta larunbatean, abenduak 1 eta 2, gure dendetan egongo diren elikagaien bilketa-guneetan elkartasunez parte har dezaten animatzen ditugu gure bezeroak.
2016an, gure bezeroen elkartasunari esker, 6.900 tona elikagai eta beste oinarrizko produktu batu ziren gure dendetan burutu ziren Bilketa Handian eta Kilo Operazioetan.
Bilketan Handiari eta boluntario izateko moduari buruzko informazio gehiago Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (ESEBAF).
Mercadonaren elikagaien dohaintzak
Mercadonak, gizartearekin egiten duen elkarlanaren markoan, 8.000 tona banatu dizkie momentuz 2017an Espainia guztiko Elikagaien Bankuei, jantoki sozialei eta beste hainbat entitate soziali, 130.000 erosketa-orga betetzeko adina. Gainera, elikagaiak alferrik ez galtzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu Mercadonak.
Kontsulta ezazu zein supermerkatuk hartzen duten parte zure Erkidegoan
Dokumentua espainieraz