Bosque Verde Ehunen Desinfektatzailea, Mercadonaren linealean

Mercadonak ehunen desinfektatzaile berri bat merkaturatu du bezeroen iritziak entzun ondoren, eta 16.000 litro saltzen ditu egunean

2020ko urriaren 01a
  • Nagusien (bezeroen) etxean eta Mercadonaren Arropa Garbitzeko Koberrikuntza Zentroan 40 saio baino gehiago egitearen emaitza da berrikuntza hau.
  • SPB Totaler Hornitzaileak Chesten (Valentzia) dituen instalazioetan ekoizten du garbiketa-produktu hau.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, "Nagusi"en (bezeroen) beharrak entzun ondoren, garbigailurako ehun-desinfektatzaile berri bat merkaturatu du, eta 16.000 litro baino gehiago saltzen ditu egunean. Bosque Verde Ehunen Desinfektatzailea lixibarik gabeko produktu bat da, bakterioak hiltzen ditu, usain txarrak desagerrarazten eta usain atsegina uzten du.

Konpainiak premia hori hauteman zuen bere “Nagusi"en beharrak ikusita. Harrezkero, 40 saio baino gehiago egin ditu haien etxean eta Bormujosen (Sevilla) duen Arropa Garbitzeko Koberrikuntza Zentroan, bezeroaren premiei jarraituz garatzeko. 

SPB enpresa Totaler Hornitzaileak ekoizten du garbiketa-produktu hori Chesteko zentroan (Valentzia), eta abuztuaz geroztik dago salgai supermerkatuen kate osoan, bi litroko formatuan, garbigarri eta leungarrien ondoan.

Bosque Verde Ehunen Desinfektatzailea, Mercadonaren linealeanBosque Verde Ehunen Desinfektatzaile berria, Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu