Mercadona abre un nuevo supermercado en Ribadeo

Mercadonak denda berri bat zabaltzen du Ribadeon (Lugo)

2016ko azaroaren 03a
  • Denda berriak 2,4 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 28 lagunek osatutako langile-taldea du.
  • Bere eraikuntzan 40 hornitzailek hartu dute parte batez beste, 160 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak eraikitze-fasean zehar. 

Mercadonak saltoki berri bat zabaltzen du gaur Ribadeon (Lugo), Avda. Ribadeo S/N, Antigua Ctra, N 634-PK 555 helbidean, hain zuzen. Supermerkatu hau egiteak 2,4 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 28 lagunek osatutako langile-taldea du.

Zentroak 1.671 m²-ko salmentarako sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak ere nabarmentzen dira, arrandegia esate baterako, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena, solteko labe produktuena, eta fruta eta barazkien atala ere, gertutasuneko produktuen alde apustu egiten duena.

Dendak langileen atsedenerako esparruak eta aldagelak ditu, langile-taldeari ere zuzendutako prestakuntzarako salaz gain. Eraikuntzan 40 hornitzailek hartu dute parte batez beste, 160 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak eraikitze-fasean zehar. 

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 170 tokidun aparkaleku bat dago, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, bere etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere weborriaren bitartez.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren ekoeraginkortasuna, kontsumo energetikoa %20raino murrizten duten neurrien sorta bat barnebiltzen duena (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak).

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi esker, Mercadonako bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Konpainiaren bereizgarri esklusiboa den politika hau produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz, era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei.  

Mercadona Galizian

Supermerkatu hau abian jarriz, Mercadonak Galiziaren alde egin duen apustu irmoa berresten du, 55 denda dauzkalarik bertan, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 1.775 lagunek osatzen duten langile-taldeaz gain. Konpainiak, halaber, elkargo honetako 1.350 ETErekin du harreman komertziala, eta bertako hornitzaileei 1.115 milioi euroko erosketak egin zizkien 2015ean.