Deliplus Facial Clean Peeling Entzimatikoa Mercadonan

Mercadonak “Deliplus Aurpegiko Peeling Entzimatiko” berria merkaturatu du

2021ko otsailaren 16a
  • Larruazalaren hezetasuna leheneratzen eta atxikitzen du, eta, antioxidatzailea ere badenez, ingurumen-arriskuetatik eta aireko erradikal askeetatik babesten du.
  • Deliplus Peeling Entzimatiko berria itsas alga berde eta gorrien estraktuz eta balio handiko osagai botanikoz aberastua dago, eta ezin egokiagoa da poroak garbitzeko eta larruazalaren testura fintzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Deliplus Facial Clean Peeling Entzimatiko berria aurkeztu du. Larruazal mota guztietarako da egokia, garbiketa sakona osatzen du esfoliazioaren bidez, poroak garbitzen ditu eta larruazala fintzen. Itsas alga berde eta gorrien estraktuz eta balio handiko osagai botanikoz aberastua, esfoliazio entzimatiko leun baina eraginkorra eskaintzen du fruituen AHA edo alfa-hidroxiazidoari esker.

Larruazalaren hezetasuna leheneratzen eta atxikitzen du, eta, antioxidatzailea ere badenez, ingurumen-arriskuetatik eta aireko erradikal askeetatik babesten du; hala, azalaren berezko babesa sendotzen du. Ozeanoetako urak eta itsas algek ematen dioten mineral-eduki orekatuak azala birsortzea errazten duen energia ematen du.

Mercadonaren Facial Clean Peeling Entzimatiko berria astean behin eman behar da larruazal garbi eta hezearen gainean, masaje leun baten bidez, eta begien ingurua saihestuz. Gero, bost minutuz utzi behar da, eta, ondoren, ur epelarekin kendu. Azal sentikorra izanez gero, eman, eta kendu egin behar da berehala. Erraz kentzen da; urarekin pasatu ondoren, ez du sentsazio koipetsurik uzten.

Logo EAktibatu