Chai aromako Mercadonaren aire-gozagarri makilatxodun berria

Mercadonak chai aroma ere eskaintzen du bere aire-gozagarri makilatxodunetan

2023ko martxoaren 28a
  • Barietate berria oso preziatua da beste formatu batzuetan. Lehendik barietate hauek daude: Banbua, Fruta tropikala, Jasmine eta Mugurdia.
  • Francisco Aragón Hornitzaileak ekoizten du aire-gozagarri hori, Molina de Segurako instalazioetan (Murtzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere aire-gozagarri makilatxodunen sorta handitu du Chai aroma gehituta. Aroma hori ezaguna zuten lehendik “Nagusi”ek (bezeroek), bai kandeletan, bai gailu elektrikoetan.

Francisco Aragón Hornitzaileak Molina del Segurako (Murtzia) instalazioetan ekoizten duen barietate horretaz gain, beste hauek ere eskuragarri daude lehendik: Banbua, Fruta tropikala, Jasmine eta Mugurdia.

Chai aromako Mercadonaren aire-gozagarri makilatxodun berriaChai aromako Mercadonaren aire-gozagarri makilatxodun berria.