Errauts-tonuko tindagai % 0 amoniakodunak aukera bikainak dituzu looka aldatzeko edo ile zuriak oso akabera naturalarekin estaltzeko.

Zaindu ilea gure errauts-tonuko tindagai amoniakorik gabeen lerroarekin

2022ko irailaren 29a

Hemendik aurrera, Mercadonan aurki ditzakezu errauts-tonuko tindagai % 0 amoniakodunak Looka aldatu nahi baduzu edo ile zuriak ahalik eta gehien ezkutatu nahi badituzu zure adatsa ahalik eta gehien zainduz, tindagai-mota hauxe behar duzu.

Gainera, oso erraz ematen da. Probatu nahi?

Zer produktu ditu amoniakorik gabeko errauts-koloreko tindagaien kaxak?

  • Emultsio errebelatzailea 75 ml
  • Koloreztatze iraunkorreko krema duen hodia (60 ml).
  • Kolorearen ondoko tratamendu elikagarria 60 ml
  • 5 Onurako seruma 1,5 ml
  • Liburuxka + eskularruak

Tindagai-lerro honen ezaugarriak

  • Errauts-tonuko tindagaiek kolorazio iraunkorra eskaintzen dizute amoniakorik gabe. Akabera naturala eta uniformea, eta zure ileak behar duen babesa.
  • Landare-olioak (argan, jojoba, karite), koloratzaile-formula eta PLEXREPAIR teknologia batzeak emaitza paregabea ematen du: ile zaindua, kolore iraunkorrak eta bizitzaz beteak.
  • Zure ilearen barne-egitura leheneratzen du, eta hausturarekiko erresistentzia handitzen.

Nola erabili

Prestaketa

1. Estali sorbaldak toalla batekin, eta jantzi eskularruak.

2. Askatu tapoia emultsio errebelatzailea duen flasko aplikatzaileari, eta gehitu kolorazio iraunkorreko krema-hodiaren edukia.

3. Itxi flaskoa eta astindu indarrez, nahaste homogeneo bat lortu arte.

4. Nahasketa egin orduko, hautsi aplikatzailearen punta, ez dadin flaskoa lehertu eta produktua kalteren bat egiteko moduan atera. Eman produktua berehala. Ontzia eta eskuilatxoa erabiliz ere eman daiteke.

Nola erabili % 0 amoniakodun errauts-tonuko tindagaiak

1. aukera: Ile tindatuetan

1. Eman nahastea ile lehorraren gainean. Zabaldu produktua sustraien gainean, ileak lerroka-lerroka bereiziz aplikatzailearen puntarekin edo pintzelaren puntarekin. Estali sustrai guztiak. Utzi 20 minutuz eragiten. Ile zuri asko izanez gero, utzi 25 minutuz. Prozesu horretan nahasketa ilundu bada, ez kezkatu, horrek ez baitu eraginik produktuaren errendimenduan.

2. Zabaldu gainerako produktua ilearen luzeraren erdialdean eta puntetan. Eman masaje arin bat, eta utzi 10 minutuz eragiten.

2. aukera: Ile naturalean, duela 3 hilabete baino gehiago tindatutako ilean edo emango denaren aldean oso kolore desberdina duen ilean.

1. Eman nahastea ile lehorraren gainean. Banatu produktua sustraien gainean, ileak lerroka-lerroka bereiziz aplikatzailearen puntarekin edo pintzelaren puntarekin. Estali sustrai guztiak.

2. Gero, zabaldu gainerako produktua ilearen luzeraren erdialdean eta puntetan. Eman masaje arin bat, eta utzi 30 minutuz eragiten. Ile zuri asko izanez gero, utzi 35 minutuz. Prozesu horretan nahasketa ilundu bada, ez kezkatu, horrek ez baitu eraginik produktuaren errendimenduan.

Ohar garrantzitsua: ez gorde inoiz nahasketaren hondarrak.

Kentzea

1. Itxaron beharreko denbora igarotakoan, busti ilea ur pixka batekin, eta eman masaje leun bat. Gero, garbitu ilea kontuz ur epel ugarirekin, ura garbi atera arte. Orduan, garbitu bi aldiz xanpuarekin, produktu-hondar guztiak kendu arte.

2. Eman zure ileari tratamendu elikagarria + PLEXREPAIR. Eman masaje arin bat, eta utzi lan egiten 2-3 minutuz. Garbitu ur ugariz. Gorde produktutik geratu zaizuna ilea hurrengo tindatzen duzunerako.

Akabera

Amaitzeko, jarri 5 Onurako Serumaren tanta batzuk eskuetan, eta banatu uniformeki ilearen erdialdetik puntetara, sustraietan eman gabe. Doitu dosia ilearen luzeraren arabera. Ile hezean edo lehorrean eman dezakezu.

Kontuz erabili

Ilearen koloratzaileek erreakzio alergiko larriak eragin ditzakete. Nahitaezkoa da argibide hauek aintzat hartzea:

  • Ez utzi haurren eskueran.
  • Produktu hau ez da 16 urtetik beherakoek erabiltzekoa.
  • Henna beltzezko aldi baterako tatuajeek alergia-arriskua areagotu dezakete.
  • Alergiaren alerta-proba bat egin behar da, nahitaez, produktua erabili baino 48 ordu lehenago, baita ilea noizbait tindatu baduzu ere.
    • Nola egin alergia-alertaren proba?:

1. Kendu belarritakoak.

2. Garbitu alkoholarekin azalaren zati txiki bat belarriaren atzean (1 cm x 1 cm), eta eman kolorazio iraunkorreko krema (1B) pixka bat.

3. Eman 2 edo 3 aldiz leku berean, aurretik emandakoa lehortu baino lehen, eta itxaron 48 ordu garbitu, estali edo ukitu gabe.

4. Itxi hodia kontu handiz eta gorde 48 ordu geroago erabiltzeko.

5. Denbora horretan gorritasuna edo larruazaleko bestelako asalduraren bat nabaritzen baduzu (azkura, hantura, etab.), garbitu berehala eremua eta EZ EMAN KOLORAZIOA.

Kontuan izan alergia-alertaren proba egitea, badaezpada, garrantzitsua dela, baina ez duela bermatzen etorkizunean ez dela erreakzio alergikorik izango. Zalantzarik baduzu, mesedez, galdetu medikuari.

  • Eskularru egokiak erabili behar dira.
  • Ez ukitu larruazala eta begiak produktuarekin. Produktuak begiak ukituz gero, garbitu berehala ur ugariz, eta joan medikuarengana. Ukipen-lenteak jarriak badituzu, kendu itzazu ilea urez garbitu aurretik.
  • Ez erabili bekainak, betileak, bizarra edo bibotea tindatzeko.
  • Ez ahoan sartu produktua.
  • Ondo aireztatutako toki batean prestatu eta eman nahasketa.
  • Ez eduki produktua berotan eta argitan.
  • Garbitu ondo ilea produktua eman ondoren.

Ez erabili ilerako tindagaia:

  • Aurpegian larruazaleko erupzioren bat baduzu edo buruko larruazala sentikorra, narritatua edo kaltetua baduzu.
  • Ilea koloreztatu ondoren erreakziorik izan baduzu inoiz.
  • Noizbait erreakzioren bat eragin badizute henna beltzezko aldi baterako tatuajeek.
  • Ilea henna edo kolorazio progresibo batekin tindatuta badaukazu.

Lehenago erreakzioren bat izan baduzu, deitu medikuari kolorea eman aurretik.

Tindatzean hauetakoren bat gertatzen bazaizu:

  • Erresumina, erredura edo erupzioa izanez gero, garbitu urez berehala eta ez jarraitu produktua erabiltzen. Ez erabili berriro produktua aurretik medikuari galdetu gabe.
  • Azkar zabaltzen den larruazalaren erupzioa, zorabioa edo ahuleria, arnasa hartzeko zailtasunak edo begi-hantura izanez gero, berehala urez garbitu eta laguntza medikoa eskatu.

Tindatu ondorengo egunetan honelakorik izanez gero:

  • Azkura, erupzioak, babak edo izerdia buru-azalean edo larruazalean, begien edo aurpegiaren hantura, esan berehala medikuari.

Beste gomendio batzuk

Ile kizkurra duzu? Jarraitu Curly metodoari Línea Curl Perfecten produktuekin, ilea ezin egokiago izateko eta laztea saihesteko.

Baina zure ilearen kolorea istant batean argitu eta biziberritu nahi baduzu, proba ezazu Color Reviva maskara.

Produkturik onenak ditugu depilazio azkarra, erosoa eta minik gabekoa egiteko.