Ilerako bost Colorcor Deliplus errauts-tindagai % 0 amoniakodun iraunkorrak

Mercadonak bost Colorcor Deliplus errauts-tindagai iraunkor % 0 amoniakodun eskaintzen ditu

2022ko irailaren 26a
  • Ilearen barne-egitura elikatzen eta zaharberritzen dute, eta hausturarekiko erresistentzia areagotzen dute, landare-olioak, formula koloratzailea eta Plexrepair teknologia elkartzeari esker.
  • Neocos Laboratorios SL Totaler Hornitzaileak egiten du produktua, Algemesíko instalazioetan (Valentzian).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bost Colorcor Deliplus errauts-tindagai iraunkor % 0 amoniakodun ditu, ilerako amoniakorik gabeko kolorazio iraunkorra aukeratzen duten “Nagusi”entzat (bezeroak).

Landare-olioen (argan, jojoba, karite), amoniakorik gabeko koloratzaile-formularen eta Plexrepair teknologiaren baturak ile zuriak estaltzen ditu, eta adats zaindua, kolore iraunkorrekoa eta bizitzaz betea da emaitza. Zuntz kapilarra barnetik elikatzen eta birsortzen dute, eta hausturarekiko erresistentzia handitzen dute. Gainera, errauts-tonuek ilearen isla laranjak saihesten dituzte, ñabardurak eginez.

Neocos Laboratorios SL Totaler Hornitzaileak egiten ditu produktu hauek, Valentziako Algemesí herrian dituen instalazioetan.

Ilerako bost Colorcor Deliplus errauts-tindagai % 0 amoniakodun iraunkorrakIlerako bost Colorcor Deliplus errauts-tindagai % 0 amoniakodun iraunkorrak.