- Konpainia ohartu da deskonfinamenduan gehiago erabili direla eguzkitako produktuak, ibilaldietan, aire zabalean kirola egitean edo etxean eguzkia hartzean eguzkitik babesteko.
- Fabrikatzaileen artean, RNB Totaler Hornitzailea dago, zeinak La Pobla de Vallbonan (Valentzia) baitu egoitza.
- Konpainiak 20 erreferentzia baino gehiago ditu Espainiako denda guztietan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bost aldiz eguzki-produktu gehiago saldu ditu, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik. Kontsumitzaileek, deskonfinamenduaz geroztik eta eguraldi ona dela eta, eguzkitik babesteko erabiltzen dituzte produktu horiek ibilaldietan, aire zabalean kirola egitean edo etxean eguzkia hartzean.
Konpainiak Mercadonaren eguzki-babes eta aftersunen 20 erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu Espainiako dendetan. Totaler Hornitzaile hauek ekoizten dituzte produktuok: RNB, La Pobla de Vallbonan (Valentzia); Amifar Laboratorios, Peligron (Granada); Perseida, Jerez de los Caballerosen (Badajoz); Minus 417, Israelen; eta Dalli Group, Alemanian.
Hainbat babes-faktore, formatu eta ezaugarritako eguzki-produktuak ditu Mercadonak, hala nola eguzki-esneak, espraiak, olioak, aurpegi-babesak eta abar. Denek babesten dute UVA+UVB erradiazioetatik, azala zaintzeko aktibo hidratatzaileak eta antioxidatzaileak dituzte, urarekiko erresistenteak dira eta dermatologikoki testatuta daude; baita aftersunak ere, zeinak, gainera, lasaigarriak, freskagarriak eta eguzkitan jarri ondoren emateko gomendagarriak baitira.
Eguzkitako produktuen eta aftersunen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.