- “Nagusiak” (bezeroak) harritzeko pentsatuak dira, eta, linealera iritsi berriak diren arren, dagoeneko 6.000 kaxa saltzen dira egunero kate osoan.
- Chocolates Valor Totaler Hornitzaileak ekoizten du barietate berria, Alacanteko Villajoyosa herrian duen fabrikan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bonboi-aukera handitu du Senzza Almendra-bihotz berriekin, eta 16 aleko 6.000 kaxa saltzen ditu egunean kate osoan.
“Nagusiak” (bezeroak) harritzeko asmotan garatutako Mercadonaren Senzza Almendra-bihotz berriek % 52ko txokolate beltza dute estalduran, eta almendrazko praline-betegarria, almendra-zatitxoekin. Bonboiak banaka bilduta daude, eta kartoizko kutxa batean sartuta. Hala, erraz gorde daitezke beren ezaugarriak aldatu gabe.
Chocolates Valor Totaler Hornitzaileak ekoizten du barietate berria Villajoyosako (Alacant) fabrikan. Aspalditik “Nagusien” gustukoen diren bonboiei gehitu zaie, hala nola Senzza Sortari, zeinak Beltz Hurduna, Fondant Beltza, Praliné Esneduna eta Almendra Esneduna biltzen baititu.
Senzza Almendra-bihotzak bonboi berriak, Mercadonaren linealean.