Ezagutu gure Bizkotxo- eta madalena-aukera zabala

Bizkotxo- eta madalena-aukera bikaina une gozoenetarako

2024ko otsailaren 15a

Bururatzen zaizu zure egun bereziak gozatzeko modu hoberik gure Bizkotxo- eta madalena-aukera zabala jatea baino? Eman gozatu bat zeure buruari, eta eman ukitu gozo eta harroa zure gosari edo askariari.

Zer motatako bizkotxoak dituzu gustukoen? Txokolatezkoak, jogurtezkoak, glutenik gabeak, intxaurdunak...? Glutenik eta laktosarik gabeko madalenak, txokolatezko muffinak, madalena kakaodunak, valentzianak, azukre erantsirik gabeak eta gehiago ere baditugu. Mokadu bakoitza esperientzia paregabea izango da.

Hobeto ezagutu nahi duzu gure Bizkotxo- eta madalena-familia zoragarria?

Aurkitu zure Bizkotxo eta madalena gogokoenak Mercadonan. Produktu-aukera zabala dugu

Glutenik eta laktosarik gabeko bizkotxoa

Probatu ezazu glutenik eta laktosarik gabeko Bizkotxo txokolate-pipitadunaren harrotasuna. Txokolate-pipitak bizkotxo guztian banatzen dira, mokadu guztietan goza dezazun txokolatearen bizitasunaz. Ezin hobea txokolatearen zale guztientzat, egokia baita zeliakoentzat eta laktosarekiko intolerantzia dutenentzat ere. Ezin tentagarriagoa!

Bizcocho de chocolate sin gluten y sin lactosa Mercadona

Jogurtezko bizkotxoa eta azukre beltzez egindako bizkotxo intxaurduna

Sentitu erabateko plazera mokadu bakoitzean. Jogurtezko bizkotxoa gustatuko zaizu harroa eta samurra delako, baina azukre beltzez egindako bizkotxo intxaurduna ere gozo-gozoa da, azukre beltzaren zapore berezia eta intxaurren testura kurruskaria konbinatzen dituelako. Ez dute ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik.

Bizcocho de yogur y bizcocho con azúcar moreno y nueces Mercadona

Bizkotxo txikiak

Hiru aukera tentagarri, bizkotxoaren zaporeaz tamaina txikiagoan gozatu nahi dutenentzat.

Bizcochitos Mercadona

  • Txokolatez estalitako bizkotxoa, glutenik gabea: 4 bizkotxo txiki paketeko.
  • Arrautza-bizkotxoak: 14 bizkotxoko 4 pakete ditu. Ezin hobea da zure gosari eta askari berezietan hartzeko, eta tiramisu gozo bat prestatzeko, osagai nagusietako bat da eta!
  • Kakaoz estalitako mokadutxoak: alde bat kakaoz bustita eta beste aldea busti gabe duten 6 unitate.

Madalena txokolatedunak eta kakaodunak

Txokolatearen zaleek badituzte beren gustuko madalenak ere: pipitadunak, kakaoz eginak eta txokolatezko muffinak.

Magdalenas con chocolate y cacao Mercadona

  • Madalena kakaodunak: txokolate-koloreko gure madalenak aukera desberdin bat dira; 9 madalena datoz, bakoitza bere bilgarriarekin.
  • Madalenatxo txokolate-pipitadunak. Txokolatezko madalena bat dastatzeko aukera txikia. Gainera, edonora eraman dezakezu, bilgarri indibidualari esker.
  • Gure txokolatezko muffin ezin tentagarriagoak Labeko atalean aurkituko dituzu. Aproposak dira egun berezietarako.
  • Madalena txokolate-pipitadunak: 8 unitateko poltsa batean datoz, eta gure Labeko atalean aurkituko dituzu.

Madalenak eta valentzianak

Ezagutu ahosabai guztietarako moduko madalena- eta valentziana-aukera zabal eta gozoa.

Magdalenas y valencianas Mercadona

  • 16 unitateko Madalena-poltsa; opilen atalean duzu.
  • Valentzianak: haien forma berezia dela eta, aproposak dira esnetan bustitzeko. Gozo-gozoak dira!
  • Madalena azukredunak: 8 madalena azukredun; Labeko atalean dituzu.

Sobaoak

Sobaos Mercadona

Bizkotxo ezagun hauek ederki gozatuko dizkizute gosariak.

Mami harro goxoa dute, eta lodiera ezin hobea esnetan bustitzeko. Sobao-pakete bakoitzean 18 ale datoz. Despentsan oinarrizko gauzen artean eduki beharrekoak dira.

Glutenik gabeko madalenak eta osoko madalena % 0 azukre erantsidunak

Glutenik gabeko madalenak ere baditugu, guztiek izan dezaten gutizia hauez gozatzeko aukera. Eta osoko madalena % 0 azukre erantsidunak ere baditugu.

Magdalenas sin gluten y magdalenas integrales 0% azúcares añadidos Mercadona

  • Glutenik eta laktosarik gabeko madalenak: 6 unitate. Bilgarri indibidualean datoz, errazago kontsumitzeko eta haien testura mantentzeko.
  • Osoko madalena % 0 azukre erantsidunak. 8 madalenako paketeak; bakoitza bere bilgarriarekin dator.

Beste gomendio batzuk

Gosaritan edo askaritan Txokolate egina hartu nahi baduzu, zenbait aukera ematen dizkizugu.

Zure gosari eta askari orekatuetarako, hemen duzu gure Zereal-aukera.

Ezagutzen dituzu gure Labean egindako ogi-makilatxoak? Ezin hobeak dira jatordu artean jateko eta edonora eramateko.