Mercadonaren Labeko Jogurt Madalena berriak, kontserbagarri eta koloratzailerik gabeak

Mercadonak bizkotxo eta madalena berrien 26.000 ale saltzen ditu egunean

2020ko irailaren 28a
  • Mercadonaren Labeak produktu berriak ditu aukeran: Kakao Bizkotxoa, Azukre Beltza eta Intxaurrak dituen Bizkotxoa, Jogurt Madalenak, Txokolate Madalenak eta Azukre Gehigarririk gabeko Madalena % 100 Integrala.
  • Pastisart Totaler Hornitzaileak egiten ditu produktu horiek, enpresak El Espinarren (Segovia) dituen instalazioetako labeetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu berriak ditu aukeran: Kakao Bizkotxoa, Azukre Beltza eta Intxaurrak dituen Bizkotxoa, Jogurt Madalenak, Txokolate Madalenak eta Azukre Gehigarririk gabeko Madalena % 100 Integrala. “Nagusi"en (bezeroen) harrera onari esker, egunean 26.000 ale saltzera iritsi da.

Kakaoa duten barietateek txokolate-pipitak dituzte orean, eta jogurt naturala erabiltzen da mota horretako madalenetarako eta Kakao Bizkotxorako. Gainera, produktu horiek guztiak, orain mamitsuagoak eta samurragoak, kontserbagarririk eta koloratzailerik gabe eginak dira.

Pastisart enpresa da Mercadonaren Labeko opil berri horien Totaler Hornitzailea; konpainiak El Espinarren (Segovia) duen zentroan ekoizten ditu supermerkatu-kate osorako.

Mercadonaren Labeko Jogurt Madalena berriak, kontserbagarri eta koloratzailerik gabeakMercadonaren Labeko Bizkotxo eta Madalenen barietate berriak saltokiaren linealean.

Mercadonaren Labeko Bizkotxo eta Madalenen barietate berriak saltokiaren linealeanMercadonaren Labeko Bizkotxo eta Madalenen barietate berriak saltokiaren linealean.

Logo EAktibatu