Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Gure bloke logistiko baten irudia.

Mercadonak biltegiko langileak behar ditu bloke logistikoetarako

2019ko urtarrilaren 10a

Jendea behar da Mercadonaren bloke logistikoetan lan egiteko: zehazki, biltegiko langileak behar dira.

Egin bat gure taldearekin!

Mercadona lanean ari da bere sare logistikoa garatzeko, hura eraldatuz haren ahalmen guztia optimizatzeko. Bere hornitze-katearen eraginkortasuna zuzentzeko, hamar urte baino gehiago daramatza etengabe inbertsioak egiten, eta, horri esker, eraginkortasuna indartzeaz gain, berrikuntza txertatu du, eta, hala, langileek jada ez dute manipulaziorik edo gehiegizko esfortzurik egin behar blokeetan. Horrela, lan-istripuak prebenitzen dira, eta haien arriskua murriztu. Izan ere, biltegietako kalitateko lanaren aldeko apustua sendotu du enpresak. Horretarako, bloke logistiko guztiz automatizatuak jarri ditu martxan; aitzindariak dira sektorean, eta, gainera, lehiakortasuna eta produktibitatea handitzen dituzte.

Mercadonaren bloke logistikoetako langile-beharrak ase nahian, eta kontuan izanda Mercadonan langilea funtsezko ardatzetako bat dela, hau eskaintzen dizugu:

  • Hasierako soldata: 1.312 € gordin hilean (lanaldi osoa)
  • Prestakuntza enpresaren kontura, lanpostu guztietan.

Gure eskaintza hobeto ezagutzeko, Mercadonako lan-baldintzei buruzko informazioa duzu hemen.

Bilatu zure probintziako eskaintzak, eta izena eman!