- Italiar erako ogi horren salmentak gora egitea bezeroak erabilera berriak aurkitu izanari zor zaio; adibidez, pizzak egiteko ore gisa erabiltzen du, baita ohiko ogiaren ordezko gisa ere, egun batzuetan irauten baitu etxean kalitaterik galdu gabe.
- Delibreads Europe Totaler Hornitzaileak indartu egin du produktu horren ekoizpena, Llíriako instalazioetan (Valentzian), kate osoaren hornidura bermatzeko.
Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen kateak bikoiztu egin du Hacendadoren piadinaren salmenta (italiar erako ogi bat da), kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz. Salmentak areagotze hori “Nagusiek” (bezeroek) erabilera berriak aurkitu izanari zor zaio; adibidez, pizzak egiteko ore gisa erabiltzen dute, baita ohiko ogiaren ordezko gisa ere, egun batzuetan irauten baitu etxean kalitaterik galdu gabe.
Mercadonaren piadina tolestua kontsumitzen da normalean, eta norberaren gogora betetzen da, osagarri gaziz zein gozoz. Kate osoan saltzen da, eta Delibreads Europe Totaler Hornitzaileak ekoizten du Llíriako instalazioetan (Valentzian). Ekoizpena indartu egin da, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen dendak (1.600 baino gehiago) hornitzen direla bermatzeko.
Piadinak Mercadonaren linealean.
Piadinak Mercadonaren linealean.