Eskuetako xaboien lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonak bikoiztu egin du eskuetako xaboien salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko ekainaren 02a
  • Enpresa jabetu da gehiago erabiltzen direla eskuetako xaboiak, bezeroek gehiagotan garbitzen dituztelako eskuak.
  • Kate osoan eskaintzen diren eskuetako 15 xaboi-erreferentziak egiteaz arduratzen diren Totaler Hornitzaileek ekoizpena handitu dute, hornidura bermatzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bikoiztu egin du Mercadona eskuetako xaboien salmenta, kontsumitzaileen ohitura-aldaketak direla eta, gehiagotan garbitzen baitituzte eskuak.

Kate osoan dago eskuragarri produktu-aukera, testura desberdineko 15 produktuz osatua: likidoa, moussea edo pastilla. Fabrikatzaileek indartu egin dute Mercadonaren eskuetako xaboien ekoizpena, eta beharrezko neurriak hartu dituzte haien hornidura bermatzeko; esate baterako, puzteko eta ontziratzeko gaitasuna handitu dute. Horien artean, nabarmentzekoak dira Laboratorios Maverick Totaler Hornitzailea, zeinak xaboi likidoak egiten baititu Ulldeconako (Tarragona) instalazioetan, eta Nestí Dante, xaboi-pastillak egiten dituen Italiako enpresa bat.

Eskuetako xaboien lineala Mercadonaren supermerkatu bateanEskuetako xaboien lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Logo EAktibatu