- Konpainiak hauek jarri ditu salgai: Bihotz Kurruskaria, esne-gainezko eta hur-kremazko pastel gorri kurruskari distiratsua; eta Txokolatezko Bihotza, txokolate esnedunaren zaporeko irudi goxoa.
- Pastisfred Totaler Hornitzaileak egiten du pastela Montblanc-en (Tarragona) dituen instalazioetan eta Vira Brands-ek prestatzen du txokolatezko gozoa, Martorellen (Bartzelona).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu gozoen sorta handitu du, eta bihotz-formako bi berrikuntza merkaturatu ditu, San Valentin eguna ospatzeko.
Alde batetik, pastel izoztuen atalean, “Nagusi”ak (bezeroa), Tarragonako eta Lleidako dendetan izandako arrakastaren ondoren —bi hilabetez han probatu zen hango bezeroekin—, Mercadonaren Bihotz Kurruskaria du erosgai urtarrilaren amaieraz geroztik, esne-gainezko eta hur-kremazko pastel gorri kurruskari distiratsua. Produktu hori egiteko —guztiz birziklagarria den plastikoan bildua—, Pastisfred Totaler Hornitzaileak ekoizpen-lerro bat egokitu behar izan zuen Montblanc-eko (Tarragona) bere instalazioetan, ispilu-efektuko estalki gorri berritzaile hori egiteko.
Bestetik, gaurtik hasi eta San Valentin eguneko kanpaina amaitu arte, bezeroek kutxa-lerroan Mercadonaren Txokolatezko Bihotza aurkituko dute, Vira Brands hornitzaileak Martorellen (Bartzelona) egiten duen txokolate esnedunaren zaporeko irudi gozoa.
Mercadonaren ispilu-efektuko estalkidun Bihotz Kurruskaria.
Mercadonaren txokolate esnedunaren zaporeko Txokolatezko Bihotza.