Mercadonaren paperezko poltsak kutxen lerroan

Mercadonak beste 66 dendatan ere ordezkatu ditu plastikozko poltsak

2018ko abuztuaren 06a
  • Maiatzean hasi ziren lehen probak egiten 11 dendatan, eta hiru aukera eskaintzen, erosketak egiteko: paperezko poltsak, % 50-70 plastiko birziklatuz egindako poltsak eta errafiazko poltsak.
  • Poltsa horiek 66 supermerkatutan daude orain; Valèncian, Bartzelonan, Bizkaian eta Balear Uharteetako eta Kantabriako denda guztietan.
  • Konpainiak aurrera jarraitzen du poltsak berrerabiltzearen aldeko ahalegin argian, eta guztiok etxean ditugun poltsak eta saskiak berrerabiltzera animatzen ditu bezeroak; hartara, geure egingo ditugu ekonomia zirkularraren printzipioak, guztion artean.

Mercadonak beste 66 dendatara zabaldu du aukera, bezeroek erabaki dezaten paperezko edo plastiko birziklatuzko poltsetan eraman nahi dituzten erosketak etxera. Neurri horrekin, maiatzean hasitako proba-laborategia sustatzen jarraitzen du konpainiak, asmoa baita poltsak berrerabiltzea eta plastiko birziklatuaren erabilera sustatzea, ekonomia zirkularraren printzipioen alde. Konpainiak neurri hori bere supermerkatuetan zabaltzeko asmoa du, harik eta 2019an guztietan ezarri arte.

Laborategi horrekin, plastikozko poltsa handiak eta txikiak kentzen dira, eta, horien ordez, paperezkoak eta % 50-70 plastiko birziklatuz egindako poltsa berrerabilgarriak eskaintzen (poltsetan ere jartzen du informazio hori). Bi poltsa-mota horiek 10 zentimoko prezioa dute, eta, poltsa horiez gain, errafiazko poltsa berrerabilgarriak ere eskaintzen jarraitzen du konpainiak (50 zentimo), poltsen kontsumoa urritzen lagundu baitute erabiltzen hasi ziren unetik beretik.

Bigarren proba-laborategian, 66 supermerkatutan jarri dira erabilgarri poltsa horiek: Valèncian, Bartzelonan, Bizkaian eta Balear Uharteetako eta Kantabriako denda guztietan.

Jasangarritasunaren alde egiteko konpromisoa indartzen du Mercadonak neurri horrekin. Konpromiso horren ondorioz, bere sektoreko lehen enpresa izan zen erabilera bakarreko plastikozko poltsen erabilera gutxiagotzeko neurriak ezartzen (2011n), eta urtebete lehenago (2010ean), plastikoak birziklatzen aitzindari bihurtu zen, SPBerner bitarteko hornitzailearekin batera etxe-tresnen linea berri bat jartzeko landutako proiektuekin (ontziak, terreinak, erratz-kirtenak eta lanbasak), zeinak berotegietatik berreskuratutako plastikoekin eginak baitira.

Nueva bolsa de papel en la zona de cajas de un supermercado MercadonaMercadonaren paperezko poltsa.

Nueva bolsa de plástico de Mercadona elaborada en un 50-70% de material recicladoMercadonaren plastikozko poltsa, % 50-70 material birziklatuz egina.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen —kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz—. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 150 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 28 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.