M. José Álvarez, Mercadonako gainazal- eta lurzoru-espezialista, orain zikinkeria uretan nola disolbatzen den eta lanbas-ontzia garbi nola geratzen den erakusten

Mercadonak bere zoru-garbitzekoaren formula hobetu du garbiketan eraginkortasun handiagoa lortzeko

2022ko irailaren 06a
  • Zorua distiratsuago eta arrastorik gabe geratzen da orain. Gainera, zikinkeria uretan disolbatzen da, eta lanbas-ontzia garbi geratzen da.
  • SPB Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau Chesten dituen instalazioetan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Bosque Verde zoru-garbitzekoaren formula hobetu du, eta haren eraginkortasuna handitu. Orain, zorua distiratsuago eta arrastorik gabe geratzen da. Gainera, zikinkeria uretan disolbatzen da, eta ez da geratzen lanbas-ontziari itsatsita; hala, ondoren ez dago ontzia garbitu beharrik. Mercadonaren zoru-garbitzekoen gamak lau usain ditu: Pinua, Spa, Gereziondo-lorea eta Izpilikua.

Halaber, enpresak, SPB Totaler Hornitzailearekin lankidetzan, zeinak ekoizten baitu produktua Chesteko instalazioetan (Valentzia), plastiko birziklatuz egindako ontzi baten aldeko apustua egin du, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezan.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren Bosque Verde zoru-garbitzekoaMercadonaren zoru-garbitzekoa.

Goiburuko irudia: M. José Álvarez, Mercadonako gainazal- eta lurzoru-espezialista, orain zikinkeria uretan nola disolbatzen den eta lanbas-ontzia garbi nola geratzen den erakusten.