Ikasi Tomate lehorra duten 3 errezeta goxo prestatzen, eta ezagutu produktuari egin dizkiogun kalitate-hobekuntzak.

Tomate lehorra duten hiru errezeta goxo. Kalitatea hobetu diogu!

2021ko irailaren 30a

Ezagutzen duzu gure Tomate lehor hidratatu oliba-olio eta espeziaduna? Ohiko produktua da Mediterraneoko sukaldaritzan; tomate freskoaren alternatiba ezin hobea, oso zapore bereizgarrikoa.

Gainera, modu askotan jan daiteke (saltsetan, entsaladetan, hornigai gisa, pateetan...), eta sekulako arrakasta du mahaian zerbitzatzean. Beganoentzat ere egokia da, gainera.

Kalitate-hobekuntzak

Produktuaren kalitatea hobetu dugu, testura hobea eta erakargarriagoa izan dezan. Oliba-olio gehiago du orain, eta horrek zapore eta usain hobeak ematen dizkio.

Ezagutu Tomate lehorrari egin dizkiogun hobekuntzak, eta erabili zure plateretan zapore handiagoa emateko.

Tomate lehorraren errezetak, urratsez urrats

Sobrasada beganoa

Imagen Texto 1 Tomate seco

  • Tomate lehorraren ontzi osoa (olioa barne) irabiagailuan sartu, eta erantsi koilarakadatxo bat eta erdi piperrauts gozo, koilarakadatxo-erdi bat piperrauts min, baratxuri-hauts ukitu bat eta 60 g almendra eho.
  • Irabiatu dena ondo nahasiz, testura uniformea lortzeko.
  • Ogitan zabalduz, prestatu aperitibo hauek:
    • % 100 espeltazko ogi txigortua, sobrasada beganoa eta tipulin txikitua.
    • % 100 espeltazko ogi txigortua, sobrasada beganoa, feta gazta eta eztia.
    • Sobrasada-minitartaletak, ardi-mihiaren kimuekin eta oliba beltz txikituekin.

Entsalada Tomate lehorrarekin

Imagen Texto 2 Tomate seco

  • Ontzi sakon batean, ipini osagai hauek guztiak: ardi-mihiak, errukula, tomate lehor osoa, intxaur xehatuak, sagarra xerratan eta feta gazta.
  • Ondu ozpin-olioarekin; tomatearen beraren olioa, eztia eta ozpina nahieran nahasita.

Pasta Tomate lehorraren saltsarekin

Imagen Texto 3 Tomate seco

  • Ipini ura irakiten (asko). Irakiten hasten denean, gehitu koilarakada bat gatz eta 200 g espageti. Egosi pasta 5 minutuz. Gorde espagetiak egosteko erabilitako ura.
  • Xerratu fin-fin baratxuri-atal bat edo bi, eta ipini zartaginean (sua itzalita dagoela) oso fin ebakitako kaiena-erdi batekin. Erantsi 5 koilarakada olio, piztu su txikia eta itxoin baratxuria dantzan hasi arte.
  • Kolorea hartzen dutenean, gehitu 6 tomate lehor tiratan ebakita. Salteatu minutu-pare batez, eta, ondoren, gehitu espageti xukatuak.
  • Nahasi espagetiak eta gainerako guztia minutu batez, eta gehitu koilarakada handi bat espagetiak egosteko erabilitako uretatik. Sueztitu minutu batzuez su ertainean, testura krematsua lortu arte.
  • Salteatu etengabe su ertainean, zukua nahi bezain krematsu gera dadin eta pasta gure gustura egosi dadin. Nahi bada, kantitate gehiago erants dakioke espagetiak egosteko erabilitako uretatik.
  • Prest dagoenean, gehitu bi koilarakada perrexil xehatu, eragin eta jarri platerean.
  • Ipini gainean parmesanoa edo gehien gustatzen zaigun gazta.

Beste gomendio batzuk

Begiratu Tomate natural kontzentratu bikoitza, bahetua eta igurztekoa erabiltzeko errezetak.