Bebidas vegetales, puro bienestar con todo el sabor

Landare-edariak, zapore benetakoak zure ongizatearen mesedean

2023ko abuztuaren 31

Ezagutzen dituzu Mercadonako edari begetalak? Aukera ematen dizute modu osasungarri eta ezin gozoagoan elikatu eta hidratatzeko. Landare-jatorriko proteinekin egindako edari hauek esnearen ordezko aukera bikaina dira laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat eta esnearen zaporea gustuko ez dutenentzat.

Horregatik, landare-edariak aukera ezin hobea dira gosarirako edo eguneko edozein unetarako. Hotz, giro-tenperaturan zein bero, gozatu edari hauen zapore natural eta benetakoarekin.

Bestalde, Mercadonako edari begetalak egokiak dira dieta-mota guztietarako, lirain mantendu nahi dutenentzat, eta gomendagarriak dira adinekoentzat, kaloria eta azukre gutxi baitute.

Mercadonako edari begetalak

Gure dendetan, edari begetalen aukera handia eta interesgarria aurkituko dituzu: oloa, hurra, soja, arroza, almendra

Olo-edaria

Bebida de avena de Mercadona

  • Edari honen kalitatea hobetu dugu, eta testura hobea eta zapore gozoagoa lortu ditugu.
  • Zuen iradokizunei esker, edari hau 3 unitate txikiko paketean daukagu orain.
  • Modu askotan har daiteke: olo-malutekin, kafearekin txigorkiei laguntzeko, edo etenaldian esne-gainezko pastel bat jateko.

Olo-edari kaltzioduna

  • Edari honen kalitatea hobetu dugu: testura krematsuagoa eta zapore gozoagoa lortu ditugu. Gainera, orain kaltzioarekin eta bitaminekin aberastuta dago, azukre erantsirik gabe.

Almendra-edaria

Bebida de almendras de Mercadona

  • Almendraren zapore guztia duen edari begetal bat.
  • Edari horren kalitatea hobetu dugu, azukrea gutxituz, eta edari ahogozagarriago bihurtu dugu.

Zero almendra-edaria

  • Almendraren zapore guztia, azukre erantsirik gabe.
  • Areago, edaria hobetu dugu, eta edulkoratzaileak kendu.
  • Osagarri ezin hobea da entrenamendu ondoko edozein proteina-irabiaki prestatzeko.

Hur-edaria

Bebida de avellana, Bebida de coco y arroz y Bebida de arroz Mercadona

  • Arroz-oinarriko hur-edari begetala.
  • Azukre erantsirik gabea, azukrea arrozetik lortzen baitugu.
  • Sendoa da, eta irabiaki gisa zein esne gisa har daiteke. Bero zein hotz, gustukoen duzun moduan!

Koko- eta arroz-edaria

  • Koko- eta arroz-edari begetala, azukre erantsirik gabea.
  • Ezin hobea txigorkiekin gosaltzeko, edo matcha tearekin edo te berdearekin nahasteko, bero zein hotz. Gozo-gozoa!

Arroz-edaria

  • Beti da aukera ona gosariko edo askariko talotxoei laguntzeko, edo baita norberak prestatzeko ere.
  • Gainera, azukre erantsirik gabea da, egokia dieta orekatua izan nahi dutenentzat.

Soja-edari

Bebida de soja Mercadona

  • Edari hau hobetu dugu, are osasungarriagoa izan dadin.
  • Ezin hobea da gosariko zure zerealei laguntzeko edo eguneko edozein unetarako.

Zero soja-edaria

  • Edaria hobetu dugu, eta zapore atseginagoa eman diogu.
  • Azukre erantsirik gabeko soja-edaria da, ezin hobea dieta orekatua izateko.
  • Bikaina da gustukoen dituzun frutekin irabiakiak prestatzeko.

Soja- eta banilla-edaria

Bebida de soja y vainilla Mercadona

  • Edari honen azukreak gutxitu ditugu; horri esker, aukera bikaina da edari gozo baina azukre gutxikoa bilatzen dutenentzat.
  • Askariaren orduan, ezinbestekoa. Edan zure tarta gogokoenak lagunduta!

Soja-edari kafeduna

Bebida de Soja Café Mercadona

  • Kafe-zaporea duen soja-oinarriko edari begetala; aukera ona, kafesne begetala prestatzeko, gosarirako zein askarirako.
  • Zuen iradokizunei esker, edari honen kalitatea hobetu dugu, eta are osasuntsuagoa eta ahogozagarriagoa egin dugu. Soja-kantitatea handitu dugu, kafe-aterakina aldatu, eta azukrea kendu.

Soja- eta txokolate-edaria

Bebida vegetal chocolate Hacendado

  • Edari honetatik azukre erantsiak kendu ditugu; horri esker, aukera bikaina da edari gozo baina azukre erantsirik gabea bilatzen dutenentzat.

Olo- eta txokolate-edaria

  • Olo-oinarriko txokolate-edari begetala, azukre erantsirik gabea.
  • Edari hau 3 unitate txikiko paketean daukagu.

Nola hartu Mercadonako edari begetalak?

Hainbat modutan har daitezke edari hauek. Egiazki, esnea erabiltzen den modu guztietan erabil daitezke.

Adibidez, kafearekin hartzen dira gosarietan, irabiakietan, bowletan olo- edo zereal-malutekin...

Era guztietako bezeroek kontsumitzen dituzte, baita laktosarekiko intolerantzia dutenek, esneari alergia diotenek, dieta beganoa egiten dutenek eta bestek ere.

Beste gomendio batzuk

Probatu gure Crunchy olo-zerealak, Espelta % 0 eta Cereal Mix % 0, elikadura orekaturako ezin hobeak.