Olo-edaria Mercadonan eskuragarri

Mercadonak bere olo-edariaren kalitatea indartu du eta haren zaporea areagotu

2022ko ekainaren 09a
  • 1 litroko betiko formatuaz gain, 250 ml-ko formatu txiki berri bat daukagu urte-hasieraz geroztik.
  • Liquats Vegetals Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau Viladrauko instalazioetan (Girona). 

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere olo-edariaren zaporea areagotu du, biziagoa izan dadin eta, kafearekin konbinatzean, testura hobea izan dezan. Urte-hasieraz geroztik, 250 ml-ko formatu txikian ere aurkitu dezake bezeroak edari hau, betiko litrokoarekin batera. Berrikuntza hau “Nagusi”ari (bezeroa) entzutearen ondorioa izan da, konpainiari kanal ofizialen bidez zein dendan bertan eskatzen baitzion edonora garraiatzeko moduko formatu bat eskain zezala, txikienei edari gisa emateko balioko lukeena.

Mercadonaren olo-edariak oloa eta ura besterik ez du. Zerealekin har daiteke —hainbat errezeta daude, hala nola porridgea—, nahiz hutsik, tearekin edo kafearekin. Liquats Vegetal Totaler Hornitzaileak prestatzen du produktu hau Viladraun (Girona), eta konpainiak Espainian dituen 1.600 eta gehiago dendetan dago eskuragarri.

Kalitate onena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Olo-edaria Mercadonan eskuragarriOlo-edaria Mercadonan eskuragarri.