- Olibetarako Piper- eta Jalapeño-betegarriak errezeta berria du; Hezurrik gabeko Oliba Beltza, berriz, zaporetsuagoa, handiagoa eta kolore biziagokoa da. Gainera, “Nagusi”en (bezeroak) gustuari jarraituz, Hatzak Zupatzeko Olibak lata-formatuan datoz orain, noranahi eramateko moduan.
- Totaler Hornitzaile hauek ekoizten dituzte barietateak: La Española (Alcoy, Alacant), Olispania (Los Rojales, Murtzia), Aceitunas Guadalquivir (Morón de la Frontera, Sevilla) eta Dcoop (Antequera, Málaga).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado Oliben kalitatea hobetu du, “Nagusi”en (bezeroak) gustuei erreparatuz. Zehazki esanda, Olibetarako Piper- eta Jalapeño-betegarriaren errezeta berria da; Hezurrik gabeko Oliba Beltza zaporetsuagoa, handiagoa eta kolore biziagokoa da; eta Hatzak Zupatzeko Olibak lata-formatuan datoz, noranahi eramateko moduan.
Mercadonaren oliba-motak Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte: La Española (Alcoy, Alacant), Olispania (Los Rojales, Murtzia), Aceitunas Guadalquivir (Morón de la Frontera, Sevilla) eta Dcoop (Antequera, Málaga).
Kalitate gorena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Hacendado Olibak, kalitatea hobetuta.