- Errezeta berriarekin arinagoak dira, eta “Nagusi”en (bezeroen) gustuetara egokituta daude. Hala, egunean Haragi-bolak Saltsan janariaren 11.000 lata saltzen dira, eta Oilasko-bolen 8.000 lata baino gehiago.
- Produktu horiek Industrias Frigoríficas del Louro Totaler Hornitzaileak egiten ditu, O Porriñoko (Pontevedra) instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak hobetu egin du bere Hacendadoren Oilasko-bolak eta Haragi-bolak Saltsan janarien kalitatea; orain arinagoak dira, eta “Nagusi"en (bezeroen) gustuetara egokituta daude.
Mercadonaren Haragi-bolak Saltsan janaria tomate naturalarekin egiten dira, eta egunean 11.000 lata baino gehiago saltzen dira. Mercadonaren Oilasko-bolek zapore bizia dute, eta egunean 8.000 lata baino gehiago saltzen dira. Biak ala biak Industrias Frigoríficas del Louro Totaler Hornitzaileak egiten ditu, O Porriñoko (Pontevedra) instalazioetan.
Kalitate onena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Haragi-bolak Saltsan janariaren potoa Mercadonaren linealean.
Oilasko-bolen potoa Mercadonaren linealean.