Mercadonaren gazta-zaporeko patata izurtu berriak

Mercadonak bere gazta-zaporeko patata izurtu berrien 11.000 poltsa baino gehiago saltzen ditu egunero

2020ko uztailaren 31a
  • Penintsulako, Balear Uharteetako, Ceutako eta Melillako denda guztietan daude salgai joan den ekainaz geroztik
  • Aperitibo aproposa da freskagarriekin, garagardoarekin eta ardo beltzarekin konbinatzeko, eta oso balorazio ona jaso du konpainiak bere koberrikuntza-zentroetan “Nagusi”ekin (bezeroak) egiten dituen saioetan.
  • PepsiCo Totaler Hornitzaileak egiten du aperitibo hau supermerkatu-katearentzat, Burgosen (Gaztela eta Leon).

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta dituen konpainia bera, “Nagusi”arentzako (bezeroa) aperitiboen eskaintza handitu du Gazta-zaporeko Patata Izurtu berriekin. Penintsulako, Balear Uharteetako, Ceutako eta Melillako denda guztietan daude salgai joan den ekainaz geroztik, eta egunean 11.000 poltsa baino gehiagoko salmentak erregistratu ditu.

Forma oso izurtua dute eta gazta onduaren zapore bizia. Oso balorazio onak jaso ditu aperitibo gisa konpainiak bere koberrikuntza-zentroetan “Nagusi”ekin egiten dituen saioetan. Aproposa da freskagarriekin, garagardoarekin eta ardo beltzarekin konbinatzeko.

Estatu Batuetako PepsiCo multinazionala da produktu horren Totaler Hornitzailea, eta 150 gramoko formatuan egiten ditu, konpainiak Burgosen duen zentroan (Gaztela eta Leon).

Gazta-zaporeko patata izurtu berriak Mercadonaren linealeanGazta-zaporeko Patata Izurtu berriak Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu