Mercadonaren Entsaladilla Errusiar, Entsaladilla Amerikar, Karramarro-entsaladilla eta Alioli Patata berriak

Mercadonak bere Entsaladillen eta Alioli Pataten errezetak berritu ditu

2021ko irailaren 20a
  • Egindako aldaketei esker, produktuek etxeko janaren zapore handiagoa dute, eta, Entsaladilla Errusiarraren kasuan, 500 gramoko formatua ere badago orain, 250 gramokoaz gainera.
  • Lodosako Productos Naturales de la Vega (Nafarroa) eta Alcantarillako Nueva Cocina Mediterránea (Murtzia) Totaler Hornitzaileek ekoizten dituzte produktu hauek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Entsaladilla Errusiarraren, Entsaladilla Amerikarraren, Karramarro-entsaladillaren eta Alioli Pataten errezetak berritu ditu, zapore are etxekoagoa izan dezaten.

Mercadonaren Entsaladilla Errusiarrak 500 gramoko formatu berria du orain, betiko 250 gramokoaz gainera. Nueva Cocina Mediterránea Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Alcantarillako instalazioetan (Murtzia). Gainerako produktuak Productos Naturales de la Vegak egiten ditu, Lodosako instalazioetan (Nafarroa).

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren Entsaladilla Errusiar, Entsaladilla Amerikar, Karramarro-entsaladilla eta Alioli Patata berriakMercadonaren Entsaladilla Errusiar, Entsaladilla Amerikar, Karramarro-entsaladilla eta Alioli Patata berriak.