Atun-enpanadaren errezeta berria Mercadonaren Labeko atalean

Mercadonak bere enpanaden kalitatea areagotu du, eta beste barietate bat gehiago eskaintzen du orain

2022ko abuztuaren 03a
  • Atun-enpanadaren eta Barazki-enpanadaren errezeta berritzeaz gain, Oilasko eta Perretxikoen enpanada eta Boloniar enpanada berriak ere eskaintzen ditu.
  • Galiziako Ingapan eta Delicias Coruña Totaler Hornitzaileek ekoizten dituzte produktuok, Lugon eta Coruñan dituzten instalazioetan, hurrenez hurren.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado enpanaden kalitatea areagotu du, eta ore kurruskariagoa eta ertz finagoa dute orain. Gainera, Atun- eta Barazki-enpanaden errezeta berritu du: orain, zaporetsuagoak eta mamitsuagoak dira. Gainera, Oilasko eta Perretxikoarenaz gain, beste barietate bat eskaintzen du orain: Boloniar enpanada.

Mercadonaren enpanadak errektangeluarrak dira orain, zati berdinak egitea errazagoa izan dadin, eta erretiluak kartoizkoak dira, aluminiozkoak izan ordez, eta poltsa transpiragarria. Ingapan Totaler Hornitzaileak (Lugo, Galizia) Oilasko eta Perretxikoak dituena eta Boloniarra egiten ditu. Delicia Coruña hornitzaileak (Coruña, Galizia), berriz, Atun- eta Barazki-enpanadak egiten ditu.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren enpanada-barietateakMercadonaren enpanada-barietateak.

Goiburuko irudia: Mercadonaren Atun-enpanadak errezeta berria du.