Sol Perlak Mercadonako Lurrindegia atalean

Mercadonak bere eguzki-perlen formulazioa indartu du, zelulak zahartzea saihesten duten aktibo berriak gehituta

2020ko ekainaren 03a
  • Nutrikosmetiko bat da, eta, batez ere, melanina suspertzen du, hau da, eguzki-izpiei aurre egiteko gorputzak duen defentsa naturala eta azala beltzarantzea eragiten duena.
  • Laboratorios Gramar Totaler Hornitzaileak (HC Clover Taldea) ekoizten du produktu hori Arganda del Reyko instalazioetan (Madrilgo Erkidegoa).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Mercadonaren Sol Perlak produktuaren formulazioa indartu du. Nutrikosmetiko bat da, eta melanina suspertzen du, hau da, eguzki-izpiei aurre egiteko gorputzak duen defentsa naturala eta azala beltzarantzea eragiten duena. Produktua hobetzeko, osagai batzuk gehitu dira, hala nola luteina eta omega 3, zelulak zahartzea saihesten eta azalaren elastikotasuna hobetzen laguntzen duten aktiboak; kobrea, azal-tonu berdinduago eta homogeneoago bat sortzen laguntzen duena; eta E eta C bitaminak. Horrez gain, kapsulak, orain, ez dira gogorrak bigunak baizik, beta-karotenoa hobeto xurgatzeko.

Mercadonaren Sol Perlek ez dituzte eguzki-kremak ordezten, eta gomendatzen da bai eguzkitan jarri baino hilabete batzuk lehenago, bai eguzkia hartu bitartean hartzea, organismoa prestatzeko eta haien onurak baliatzeko. 

Kapsulak maiatzaren hasieratik daude salgai kate osoan, eta Laboratorios Gramar Totaler Hornitzaileak egiten ditu (HC Clover Taldea) Arganda del Reyn (Madrilgo Erkidegoa).

Sol Perlak Mercadonako Lurrindegia ataleanSol Perlak Mercadonako Lurrindegia atalean.

Logo EAktibatu