BL Abrera.

Mercadonak bere bloke logistiko erregulatzaile nagusia eraikiko du, Parc Sagunt-eko lursail batean

2016ko abenduaren 07a
  • Parque Empresarial de Sagunto S.L.-ko Administrazio Kontseiluak Mercadonari Z-2 lursaila esleitzea erabaki du, Parc Sagunt enpresa-parkeko Motor de Valero kalean dagoena.
  • Aukerarik onenetakoa da konpainiaren sare logistiko osoa hornituko duen Biltegi Erregulatzaile Nagusia eraikitzeko, bere kokapen estrategikoagatik.

Z-2 lursailaren esleipena jaso ondoren, Mercadonak, %100ean kapital espainiar eta familiarra duen supermerkatuen enpresak, bloke logistiko berri bat eraikiko du Parc Sagunt-en, Valentziako Sagunto-n dagoen enpresa-parkeko Motor de Valero kalean, hain zuzen.

Parc de Sagunt-eko Administrazio Kontseiluak, Valentziako Enpresa Lehiakortasunaren Institutuak eta IPES Enpresa Garapenak %50ean partaidetzan duten lursailaren jabegoaren ordezkari gisa, eta beharrezko administrazio-izapideak bete ondoren, Mercadonaren eskaintza onartzea erabaki du, 24 milioi eurokoa izan dena, eta Z-2 lursailaren esleipena ebatzi du.

Valentziako Generalitateko lehendakaria den Ximo Puig-ek, Mercadonaren bloke logistikoaren eraikuntzak Parc Sagunt-eko egoera bideratze aldera dakarren “berme erabakigarria” azpimarratu du, parkea Valentziako Erkidegoko gune logistiko handia bilaka dadin. “Mercadonaren moduko enpresa handi batek gure lurraldean finkatzeko duen konfiantza baieztatzen du”, nabarmendu du lehendakariak, “eskualde guztia eta Erkidegoarentzat bultzada erabakigarria” delarik.

Oriol Montanyà Mercadonaren Logistikako Zuzendari Nagusiaren iritziz, “Parc Sagunt-en bereganatutako lursaileko 358.270 metro karratuek, honek duen kokapen estrategikoarekin batera, konpainiaren zerbitzu logistikoak indartzeko aukerarik onenetakoa bihurtzen dute, bere Biltegi Logistiko Nagusia izango denaren eraikuntza faseak banan-banan bete ondoren. Lursail horrek gure sare logistikoa sendotzeko parada emango du, beste blokeekiko gure Biltegi Erregulatzaile Nagusia izango den hau mota guztietako erreferentziez hornitzen denean”. Erantsi duenez, “apustu berri honek gure emankortasuna areagotzea eta beste biltegien eraginkortasuna optimizatzea ahalbidetuko du, gero eta baliabide gutxiagorekin gero eta gehiago garraiatzeko helburua betetzen jarrai dezagun”.

Quico Fernández Sagunto-ko Alkate eta Parc Sagunt-eko Administrazio Kontseiluko kideak ere bere poza azaldu du, “proiektu honek Parc Sagunt berrabiaraztean egin ditugun esfortzuek merezi zutela frogatzeaz gain, konbentzituta nago askoz inbertsio gehiago ekarriko dituela eta denbora gutxian handitu egin beharko dela. Sagunto gure herrialdearen berrindustrializazioaren eta susperraldi ekonomikoaren abangoardia izango da. Askotan hitz egiten zen Parc Sagunto-ri buruz, Mediterraneoko enpresalde onena zela esanez, baina enpresak ez ziren etortzen. Orain birtualetik errealera pasatuko gara, eta Mercadonaren eskutik, gainera, Valentziako enpresa garrantzitsuena”.

IPES Enpresa Garapen-etik (IPESEG) adierazten dutenez, halaber, enpresa-ekintzaren dinamizazioa lortzeko bideetako bat susperraldi ekonomikorako programak garatzea da, diseinu, urbanizazio eta promozioaren bitartez, erakunde ofizialekin edo, zuzenean, enpresa-parkeekin elkarlanean; Z-2 lursaila salerosteko operazioak argiro erakusten duenez, industriaren sustapen eta biziberritzearen alde Administrazioen artean egindako ekintza bateratuak emaitza garrantzitsuak izan ditzake eta. Z-2 lursaila Mercadonari saltzeko operazioak Sagunto aldeko dinamizazio eta aberastasunarentzat laguntza handikoa izango da.

Lurralde nazional osoan barrena sakabanatutako beste biltegiei Biltegi Erregulatzaile Nagusi berri honetatik hornituko zaie, horien biriki emailea balitz bezalako bizi-funtzioa betez, kasu bakoitzean behar diren stock-ak bermatzeko helburuarekin, horien jatorria eta azken helmuga edozein direlarik ere.

Mercadonak 13 bloke logistiko eta 3 biltegi satelitedun sare logistiko eraginkorra du gaur egun. 2007an biltegi eredu berri baten alde apustu egitea erabaki zuen, bloke logistiko inteligentea, alegia: berritzailea, guztiz automatizatua eta biltegiko lanpostuen kalitatearen alde egiten duena. Orain diseinatzen hasi den bloke logistiko berri honetan, konpainiak bere biltegi inteligentearen eredua errepikatu nahi du, horrek langileengandik beharrezkoak ez diren maneiu eta esfortzu guztiak ezabatzea ahalbidetzen du eta, lan istripuen arriskua saihesten lagunduz, emankortasuna eta eraginkortasuna areagotzeaz gain.

Goiburuko irudia: Abrera-ko (Bartzelona) Bloke Logistikoaren argazki panoramikoa.