Mercadonaren glutenik gabeko produktuetako batzuk

Mercadonak bat egiten du Zeliakoen Egunarekin, eta glutenik gabeko produktu-aukera handitu du urdaiazpiko-kroketa berriekin

2021ko maiatzaren 27a
  • Konpainiak berretsi egiten du proteina horrekiko intolerante edo alergiko diren “Nagusi”ekin duen konpromisoa, eta, horrez gain, ekintzak sustatzen ditu haien elkarteekin.
  • Supermerkatu-kateak 1.300 produktu egokitik gora ditu kolektibo horrentzat, zeinak maiatzaren 27an ospatzen baitu urtero bere eguna.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiaren eta zeliakoen arteko harremana duela 20 urte baino gehiago hasi zen, gure bezero zeliakoen eta haien familien beharrei eta eskaerei erantzuteko. Behar horren eta Espainia osoko zeliakoen elkarte guztiekin elkar hartzearen ondorioz, Mercadonak, glutenik gabeko eta kalitate handieneko produktuen aukera zabal bat eskaintzeko konpromisoa hartzeaz gainera, trebakuntza- eta dibulgazio-ekimenak sustatzen ditu, zeliakia hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzeko.

Testuinguru horretan, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak glutenik gabeko 1.300 produktuko sorta indartzen jarraitzen du zeliakoentzako produktu berriak gehituz; adibidez, Hacendadoren Glutenik Gabeko Urdaiazpiko Kapritxoak kroketa krematsu berriak. Produktu hori, “Nagusi”ek eskatua eta Frisa Totaler Hornitzaileak Alesbesen duen instalazioan (Nafarroa) egina, salgai dago konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 denda baino gehiagotan. Hurrengo asteetan, gainera, beste produktu batzuk gehituko dira. Mercadonak ontzietan kontsumitzaileen eskura jarri du behar den informazio guztia, bai alergenoen zerrenda, bai SIN GLUTEN zigilua.

Mercadonak bat egiten du urtero maiatzaren 27an ospatzen den Zeliakoen Egun Nazionalarekin, gaitz hori duten pertsonekin duen konpromisoaren adierazgarri. Gaur egun, lankidetzan dihardu Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE) eta autonomia-erkidegoetako haren elkarteekin, Kataluniako Zeliakoen Elkartearekin (SMAP), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentsibilitatea duten Pertsonen Elkartearekin (ACSG), Elikagaiei eta Latexari Alergia dieten Pertsonen Espainiako Elkartearekin (AEPNAA) eta Portugalgo haren elkarte homologo den Zeliakoen Portugalgo Elkartearekin (APC), zeinarekin konpainiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu baitzuen 2020ko maiatzean, zeliakoentzako eta glutenarekiko sentsibilitatea duten pertsonentzako ekintzak sustatzeko.

Bideoa gaztelaniaz

Hacendadoren Glutenik Gabeko Urdaiazpiko Kapritxoak kroketa berriakHacendadoren Glutenik Gabeko Urdaiazpiko Kapritxoak kroketa berriak.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuetako batzukMercadonaren glutenik gabeko produktuetako batzuk.