Mercadonaren linealetan eskuragarri dauden zeliakoentzako produktuak

Mercadonak bat egingo du 2022ko Zeliakoen Egun Nazionalarekin

2022ko maiatzaren 27a
  • Urtero bezala, maiatzaren 27an, Zeliakoaren Egun Nazionalarekin bat egingo du Mercadonak zeliakoekiko konpromisoari jarraiki, gaixotasun hori ikusarazteko.
  • Enpresak glutenik gabeko 1.400 produktu eskaintzen ditu bere linealetan, eta lanean jarraitzen du zeliakoentzat egokia den produktu-sorta bat osatzeko.

Glutenarekiko intolerantziak edo elikagai-alergiak dituzten “Nagusi”ekiko (bezeroekiko) konpromiso sendoa du Mercadonak. Hori dela eta, konpainiak bat egin du Zeliakoen Egun Nazionalarekin, gaixotasun hori ikusarazteko eta Mercadona gizarteak existitzea nahi duen enpresa bat izaten jarraitzeko.

Mercadonan dauden glutenik gabeko produktuen aukera

“Nagusi” zeliakoek glutenik gabeko 1.400 produktu aurkitu ditzakete Mercadonaren linealetan. Gainera, enpresak egunero lan egiten du aukera hobetzeko eta osatzeko betiko kalitate onenarekin.

Horretarako, proteina-mota hori jan ezin duten “Nagusi”ekin lankidetzan aritzen da zuzenean koberrikuntza-saioen bidez, bezeroen beharrak ezagutu eta haiei erantzun ahal izateko. Gainera, hornitzaile espezialisten eta Espainian erreferentzia diren zeliako-elkarteen laguntza ere badute produktuak egiteko.

Mercadona zeliakoekin

Duela zenbait urtetik, Espainian erreferentzia diren hainbat erakunderekin egiten du lan Mercadonak; besteak beste, hauekin: autonomia-elkarteetako eta Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa, Celíacs de Catalunya (SMAP), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkartea eta Elikagaiekiko eta Latexarekiko Alergia duten Pertsonen Espainiako Elkartea.

Erakunde horiekin duen lankidetzari esker, konpainiak hobeto ezagutzen ditu kolektibo horren beharrak, eta gaixotasun zeliakoa edo glutenarekiko sentikortasuna duten pertsonentzako ekintzak sustatzen ditu.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuak

Jakin gehiago Mercadonaren glutenik gabeko produktuei buruz Glutenik gabeko produktuei buruzko aholkuak atalean.