Sérum SOS Deliplus azazkaletarako tratamendua Mercadonan eskuragarri

Mercadonak azazkal hondatuak konpontzeko serum berria aurkeztu du

2023ko otsailaren 03a
  • Bi faseko serum bat da, eta azazkalen egoera hobetzen du ematen hasi bezain pronto.
  • Youcosmetics Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau Gavàn dituen instalazioetan (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak azazkal hondatuak konpontzeko tratamendu berria jarri du salgai, Deliplusen ‘SOS Serum’. Urtarriletik, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan dago eskura, Deliplus markaren pean. Youcosmetics Totaler Hornitzaileak egiten du Gavàn dituen instalazioetan (Bartzelona).

Mercadonaren bi faseko serumak ematen den lehen alditik hobetzen du azazkalen egoera. Ahulduta dauden azazkalen itxura hobetzeko pentsatuta dago, eta, nutrizioa emateaz bat, hausturetatik babesten ditu. Aldi berean, osasuntsu haztea sustatzen du, berezko lodiera eta indarra handituz.

Sérum SOS Deliplus azazkaletarako tratamendua Mercadonan eskuragarriSérum SOS Deliplus azazkaletarako tratamendua Mercadonan eskuragarri.