Azazkalak osasuntsu eta zainduak izateko SOS Tratamendua aurkezten dizugu.

Zaindu azazkalak SOS Tratamenduarekin

2023ko otsailaren 13a

Ezagutzen duzu azazkalak eta kutikulak tratatzeko SOS seruma?

Azazkalak zaintzea oso garrantzitsua da urte osoan. Beharbada ez diegu gorputzeko beste atal batzuei adinako garrantzia ematen (aurpegia, ilea, etab.). Baina, azkenean, behar bezala tratatzen ez baditugu, arazoak sor diezazkigukete.

Izan ere, azazkalak gure anatomiaren oinarrizko elementuak dira, nola estetikaren hala osasunaren ikuspegitik: alde batetik, itxura ona izaten laguntzen digute, eta, bestetik, funtzio babesle eta funtzional garrantzitsua dute. Funtsezkoa da azazkalak infekzioetatik, onddoetatik eta abarretatik babestea eta haietako ezpurutasunak saihestea.

Horregatik, zure azazkalak babesteko eta osasuntsu mantentzeko berariazko soluzio bat behar duzu.

Azazkalak hondatuta, ahul edo hauskor dituzu? Hidratazio eta nutrizio beharra dute? Ikusi nola lagundu diezazukeen SOS Lakak zure azazkalak tratatzen.

Zure azazkal eta kutikuletarako SOS Tratamenduaren ezaugarriak

  • Bi faseko serum bat da, azazkalen egoera hobetzen duena.
  • Hondatutako azazkalen gainazala berritzen du.
  • Laka erdiiraunkorrak/akrilikoak kendu ondoren azazkalek duten ahuldu-itxura hobetzeko gomendatzen da.
  • Hausturetatik babesten du, eta nutrizioa eman.
  • Osasuntsu haztea sustatzen du, berezko lodiera eta indarra handituz.
  • Nola erabili: astindu erabili aurretik, eta zabaldu pintzelaren laguntzaz azazkal osoan. Gauez eta azazkalak biluzik daudela ematea gomendatzen da, baina egunez ere erabil daiteke. Egunero erabil daiteke.
    Garrantzitsua: edozein azazkal-laka eman aurretik, garbitu eskuak urez eta xaboiz, egon litekeen edozein hondakin kentzeko.

Beste gomendio batzuk

Ikasi nola lortu pedikura perfektua urratsez urrats.

Ezagutzen al dituzu gure Errauts-tonuko tindagai % 0 amoniakodunak? Oso eraginkorrak eta aplikatzeko errazak.

Ezagutu Koko-olioaren erabilera ugariak.