Espainiako sandia, Mercadonan

Mercadonak aurten espainiako 97.500 tona sandia baino gehiago erostea aurreikusten du

2021ko abuztuaren 12a
  • Fruta hau aberatsa da A, B6 eta C bitaminetan, mineraletan eta zuntzean, baita antioxidatzailetan ere, eta osorik nahiz erdia eros daiteke,
  • Mercadonak hurbileko fruta eta barazkiak eskaintzeko ahalegina egiten du, tokiko 22 hornitzaileri sandia erosita. Haien soroak toki hauetan daude: Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Kanariak.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ahalegina egiten du produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko, eta, ahalegin horretan, Espainiako 97.500 tona sandia erostea aurreikusi du aurtengo denboraldian, zeina urrian amaituko baita.

Konpainiak 22 hornitzaileri erosten die fruta hau, zeina A, B6 eta C bitaminetan, mineraletan, zuntzean eta antioxidatzailetan aberatsa baita. Horien soroak toki hauetan daude: Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Kanariak.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako sandia, Mercadonaren linealeanEspainiako sandia, Mercadonaren linealean.

Mercadonaren sandia soroanSandia soroetan.