- Produktu hau martxoaren erdialdetik dago eskuragarri kate osoan, eta perfume bizi bat ematen dio arropari, garbigailuan garbitzean.
- Konpainiaren azken berrikuntza da, “Nagusi”ari (bezeroa) etxean behatu eta entzun eta gero hautemandakoa.
- Produktua Inquiba Totaler Hornitzaileak fabrikatzen du, Bosque Verde markaren pean, Guareñako instalazioetan (Badajoz).
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, lurrina indartzen duen arropa-perfumagarri berritzaile bat jarri du salgai, eta egunean 6.000 ale baino gehiago saltzen ari da. Produktu hau Inquiba Totaler Hornitzaileak egiten du Bosque Verde markaren pean Guareñako instalazioetan (Badajoz), eta Andaluziako eta Extremadurako eremu batzuetan jarri zen salgai 2019ko amaieran. Ikusita harrera ona izan zuela bezeroen artean, pixkanaka hedatuz joan da, eta, 2020ko martxoaren erdialdean jada kate osoan eskuratu zitekeen.
“Nagusi”ari (bezeroa) etxean behatuta eta entzunda sortu den azken berrikuntzaren ezaugarri nagusia da perfume bizi bat ematen diola arropari garbigailuan garbitzean. Bosque Verde arropa-perfumagarri hau, Garbiketa eta Etxea atalean eskuratu daiteke, eta 720 ml-ko botilatan saltzen da. Alea 2,90 €.
Mercadonaren Bosque Verde arropa-perfumagarri berria.
Bosque Verde arropa-perfumagarri berria saltzen den Mercadonaren lineala.