Ezagutu arrautza-zuringoen aukera guztiak eta haiekin egiteko askotariko errezetak.

Ikasi 4 errezeta gozo prestatzen arrautza-zuringoarekin

2021ko urtarrilaren 20a

Sartzen dituzu arrautza-zuringoak zure elikaduran? Badakizu zertarako balio duten? Gure Oilo-arrautzen zuringo pasteurizatuek eskaintzen dizkizuten aukerei buruz sakonduko dugu pixka bat, eta, ondoren, osagai on honekin presta daitezkeen errezeta gozoenak ezagutuko ditugu.

Arrautza-zuringoen erabilerarik ohikoenak

Elikadura zaintzen dutenentzat oso produktu gomendagarria izateaz gain, bi erabilera nagusi ditu:

  • Asko erabiltzen da postreak prestatzeko, elur-puntua, merengeak, tartak, pancakeak, bizkotxoak eta abar egiteko.
  • Nabarmentzekoa da, halaber, kirolariek ariketa fisikoa eta elikadura konbinatzeko hartzen dute egiten duten kontsumoa, gantz gutxiko produktua baita.

Arrautza-zuringo botilak bi tamainatan

Gure linealean, bi tamainatan aurkituko duzu produktu bera, eman nahi diozun erabileraren eta kontsumoaren arabera:

  • 300 ml. 9 arrautza-zuringo; kontsumo handirik egiten ez duten pertsonek aukeratzen dute.
  • 1 litro. 30 arrautza-zuringo. Kirolariek asko erabiltzen dute tamaina hau, asko kontsumitzen baitute (8 edo 9 zuringo egunean), batez ere talotxoetan edo atun-tortilletan, etab.

Zuringo-neurgailu bat ontziaren etiketan

Texto 1  Imagen Claras de huevo

Zenbat arrautza-zuringo erabiltzen ari zaren kontrolatzeko, botila honek neurgailu oso erabilgarri eta praktiko bat du ontziaren alde batean.

Lau errezeta gozo arrautza-zuringoarekin

Eguberrietako gehiegikerien ondoren, elikadura pixka bat zaintzea komeni da. Horregatik, osagai honekin presta ditzakezun askotariko errezetak eskaintzen dizkizugu, zure dietan sar ditzazun:

Zuringo-irabiakia fruitu gorriekin

Kirolarientzako errezeta:

  • Irabiatu 50 g ahabi (izoztuak, nahi izanez gero) eta 50 g masusta 200 g kefirrekin eta arrautza-zuringoekin (7 gehienez).
  • Ondoren, gehitu gari-maluta gutxi batzuk, nahi den testura lortu arte.
  • Gozatu nahastea nahieran

Texto 2  Imagen Claras de huevo

Gazta-, tomate-, tipula- eta martorri-tortilla

  • Irabiatu 8 zuringo 100 g gazta freskorekin (burrata edo ricotta), eta eman gatz-puntua.
  • Berotu zartagin ertain bat olio-tanta batzuekin.
  • Bota zartaginera 60 g tipula zati txikitan.
  • Kolorea hartzen duenean, bota 7-8 cherry tomate erdibituta, sueztitu segundo batzuetan, eta gehitu zuringo- eta gazta-nahastea eta martorria, oso xehatua, nahieran.
  • Utzi zuringoak nahierara mamitzen, eta zerbitzatu gorde dugun martorri pixka bat hautseztatuta.

Texto 3 Imagen Claras de huevo

Olo-krepea ahuakate, izokin natural eta errukularekin

8 krepetarako osagaiak:

  • Krepeak prestatuko ditugu, irabiagailuarekin hauek nahasita: 6 zuringo, 100 g olo eho, 160 ml edari begetal eta gatz apur bat.
  • Gero, zartagin oso bero batean frijituko ditugu olio-tanta batekin. Burruntzali txiki batekin, nahi dugun kantitatea botako dugu zartaginera, lortu nahi dugun lodieraren arabera.
  • Behin egindakoan, nahi dugunarekin bete. Kasu honetan, izokina, ahuakate-xaflak, errukula eta kanonigoak, olio- eta gatz-tanta batzuekin maneatuta.

Texto 4 Imagen Claras de huevo

Zuringo-flana kakaoarekin eta anakardoekin

  • Diluitu kakao-tableta bat litro-erdi esne berotan. Utzi hozten epeldu arte. Irabiatu 4 zuringo, eta gehitu banilla-adar bat. Gero, nahastu kakao urtuarekin.
  • Ondoren, bete kakao- eta zuringo-nahastearekin.
  • Jarri flan-ontziak Maria bainuan ontzi batean, eta labean sartuko dugu, 160 gradura, 45 bat minutu. Atera, utzi epeltzen eta atera moldetik.
  • Apaindu anakardoekin eta eztiarekin nahieran.

Texto 5 Imagen Claras de huevo

Beste gomendio batzuk

Gure Errezetak atalean, elikadura orekatua eta askotarikoa izateko eta postre gozo-gozoak prestatzeko proposamen ugari aurkituko dituzu. Emaiozu begiratu bat!