- Haren kontsumoa % 7 hazi da 2020an, 7,8 milioi unitateraino, eta, abenduan, % 24raino igo zen.
- Postreak egiteko produktu ezin hobea da, baina gero eta gehiago eskatzen dute kirolariek eta dieta egiten dutenek, koipe gutxi duelako.
- Huevos Guillén Totaler Hornitzailek egiten du produktu hau Utiel-en (Valentzia) dituen instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Arrautza Zuringo Likido Pasteurizatuaren 25.000 ale inguru saltzen ditu egunean. Goranzko joera du produktu honen kontsumoak, eta horren adierazgarri da 2020an % 7 igo izana, 7,8 milioi unitateraino, eta, abenduan, % 24raino.
Mercadonaren Arrautza Zuringo Likido Pasteurizatua ezin hobea da era guztietako otorduetarako, bai talotxo gazietarako, baita postre edo merengeetarako ere. Kirolariek eta dieta egiten duten “Nagusiek” (bezeroek) asko eskatzen dute, koipe gutxi duelako. Huevos Guillén da produktu honen Totaler Hornitzailea da. Utiel-en dituen instalazioetan egiten du (Valentzia), 300 ml-ko (9 zuringo) eta 1 L-eko (30 zuringo) formatuetan.
Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela, elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da.
300 ml-ko eta litro bateko Arrautza Zuringo Pasteurizatua, Mercadonaren linealean.