Alioli-patatak salgai Mercadonan

Mercadonak alioli-pataten errezeta berritu du, etxean egindakoen tankera handiagoa izan dezaten

2022ko abuztuaren 17a
  • Konpainiak etxean egindako pataten tankerako zaporea eta testura hobetsi ditu, gehigarri gutxiago erabilita. Alioli- eta perrexil-saltsa berri bat erantsi du, gainera.
  • Nueva Cocina Mediterránea Totaler Hornitzaileak ekoizten du produktua, Alcantarillako instalazioetan (Murtzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado markako alioli-pataten errezeta berritu du. Konpainiak etxean egindako pataten tankerako zaporea eta testura hobetsi ditu, gehigarri gutxiago erabilita. Alioli- eta perrexil-saltsa berri bat erantsi du, gainera.

Errezeta berria, zeina “Nagusi”ak (bezeroak) eskura baitu uztailaren amaieratik konpainiaren Espainiako 1.600 eta gehiago dendetan, Nueva Cocina Mediterránea Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Alcantarillako instalazioetan (Murtzia). Produktuaren berrikuntzak hornitzailearen ekoizpen-ahalmena handitu du, eta, horren ondorioz, 18 lanpostu berri sortu ditu, guztiak ere egonkorrak eta kalitatezkoak.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Alioli-patatak salgai MercadonanMercadonaren alioli-patatak.