Hona hemen gure Alioli Patatei egin dizkiegun hobekuntzak

Alioli Patatak, orain etxekoagoak!

2022ko abuztuaren 17a

Alioli Patatak jatea oso ohikoa da, batez ere udako hilabeteetan. Gure gastronomiako errezeta tipiko bat dira. Hotz jaten dira eta, gehienetan, aperitibo gisa, edari fresko baten laguntzaz.

Guk badakigu patata hauen kasuan, hain justu, zapore tradizionala nahiago duzula. Ez da hala? Horregatik, gure errezeta aberastu dugu, eta hobekuntza nabariak egin dizkiogu prestaketari, osaerari eta itxurari dagokienez. Ezagutu nahi?

Zer hobekuntza egin dizkiegu gure Alioli Patatei kalitate gorena lortzeko?

Patatas Allioli de Mercadona

  • Testura eta zaporea hobetu ditugu, eta etxekoagoak dira orain.
  • Patataren tratamendua hobetu dugu: tamaina egokienean moztu, eta egoste-punturik onena eman.
  • Saltsa berria: kolore zuria du, saltsa horri dagokion moduan, eta perrexila darama. Alioli saltsan aditua den hornitzaile batek egiten du.
  • Gehigarri eta aztarna gutxiago ditu, eta horrek laguntzen du emaitza etxekoagoa izaten.

Nueva receta de Patatas Allioli de Mercadona

Zer deritzezu hobekuntza horiei? Beti bezala, aliaturik onenak ditugu zerbitzurik onena emateko; kasu honetan, azken xehetasuneraino zainduz Entsaladilla Errusiarra egiten digun hornitzaile bera. Duela gutxi, instalazioak egokitu ditu gure dendei zerbitzua eman ahal izateko.

Beste gomendio batzuk

Ikasi udako menuetarako entsalada fresko eta arinen 4 errezeta prestatzen.

Txango bat egiteko asmotan bazabiltza, hona hemen aire zabalean jateko moduko aperitibo eta janarien iradokizun batzuk.

Eta gutizia freskagarri bat edozein unetan jan nahi baduzu, gogoratu gure Izozki txikiak. Ezin hobeak dira noiznahi eta nonahi jateko.