- Formula berriari esker, hobeto disolbatzen ditu koipeak, garbitu beharreko gainazalei kalte egin gabe.
- SPB Totaler Hornitzailek egiten du produktua Chesten dituen instalazioetan (Valentzia).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak hobetu egin du bere Bosque Verde Koipe-kentzekoaren kalitatea. Aparrik gabeko eta limoi-lurrineko produktu honek formula berria du orain. Konposizio berriari esker, errazago disolbatzen ditu koipeak garbitu beharreko gainazalei kalte egin gabe, izan sukaldeko gainazalak, kanpoko altzariak, mahai eta aulkiak edo bizikleten hagunak.
Produktu hau SPB Totaler Hornitzaileak egiten du Chesteko instalazioetan (Valentzia), eta konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600etik gora dendetan banatzen da.
Kalitate onena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Koipe-kentzeko apar gabea eta limoi-lurrinduna, Mercadonaren linealean.