Prevent Age Skin Deliplus aurpegiko anpoila proteoglikanodunak

Mercadonak adinaren aurkako tratamendu berriaren 2.800 ale saltzen ditu egunean

2020ko uztailaren 13a
  • Prevent Age Skin Deliplus aurpegiko anpoila proteoglikanodunak 50 “Nagusi”rekiko (bezerorekiko) koberrikuntzaren bidez garatu dira.
  • RNB Totaler Hornitzaileak egindako produktuak kosmetika profesionalaren efektuak eskaintzen ditu.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, adinaren aurkako tratamendu intentsiboen aukera areagotu du Prevent Age Skin Deliplus aurpegiko anpoila proteoglikanodunekin. Produktua, zeinaren 2.800 ale saltzen baititu supermerkatu-kateak egunero, dendan bertan beharra hauteman ondoren garatu da, berrogeita hamar “Nagusi”ren (bezeroren) ekarpenei esker; konpainiak zenbait proba egin zituen haiekin, azken produktua zehazteko.

Mercadonaren Prevent Age Skin aurpegiko anpoila proteoglikanodunak kate osoan eskuratu daitezke uztailaren hasieratik; tratamendu kosmetiko profesional baten eta serum baten efektuak konbinatzen dituzte, elastikotasuna eta hidratazioa lortzeko.

RNB Totaler Hornitzaileak Vallbonako (Valentzia) La Pobla de Vallbonan dituen instalazioetan egindako tratamendu intentsibo horren formulak proteoglikanoak ditu. Proteina horiek adinaren aurkako aktibo indartsua dira; zelulak berritzea bultzatzen dute, eta azido hialuronikoaren ekoizpena sustatzen. Osagaien artean kolagenoa ere badu, azalaren hidratazioa eta elastikotasuna areagotzeko, eta landare-jatorriko konplexu natural bat ere bai, azalaren hidratazioa bultzatzeko. Aurpegiko anpoila berriak mota guztietako larruazalentzat dira egokiak, eta 2 mililitroko 10 aleko formatuan saltzen dira.

Prevent Age Skin aurpegiko anpoila proteoglikanodunak Mercadonaren lineal bateanPrevent Age Skin aurpegiko anpoila proteoglikanodunak Mercadonaren lineal batean.

Logo EAktibatu